Edukira joan

FC Dinamo Tbilisi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Football Club Dinamo Tbilisi
Sorrera1925
Futbol zelaiaDinamo Arena
edukiera: 53.279 lagun
inaugurazioa: 1936 (2006an berriztua)
PresidenteaGeorgia Roman Pipia
EntrenatzaileaGeorgia Giorgi Tchiabrishvili
LigaGeorgiako Liga
20254.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1981. urteko Europako Futbol Errekopako garaipena omentzen duen zigilua.

Football Club Dinamo Tbilisi (georgieraz თბილისის დინამო, Tbilisis Dinamo) Georgiako talde onena da, Tbilisi hiriburukoa. Georgiako Liga eta Kopa gehien irabazteaz gain Sobietar Batasuneko txapelketak ere irabazi zituen. Bereziki aipatzekoa da 1981ean lorturiko Europako Errekopa.

Beti izan da Georgiako talderik indartsuena. Sobietar Batasuneko Liga ere irabazi zuen birritan (lehenengoa, 1964an) bai eta beste bost alditan bigarren egin ere. Kopa ere biritan irabazi zuen, baina guztira zortzi aldiz jokatu zuen finala.

1970eko hamarkadan Europako lehiaketetan aritu zen. 1976an SESBeko Kopa irabazi zuen, 1978an Liga eta 1979an berriz ere kopa. Bolada on hori biribiltzeko, Europako Errekopa irabazi zuen. Ekialdeko Alemaniako FC Carl Zeiss Jena gainditu zuen 2-1, Düsseldorfen jokaturiko finalean. Ondoren, Superkopa jokatzea tokatzen zitzaion, baina Liverpool FC -rekin ezin izan zuen data egokirik adostu eta azkenean titulua jokatu gabe geratu zen. Hurrengo urtean, berriz ere final erdietara iritsi zen, baina Standard Lieja belgikarrak utzi zuen finalik gabe, partida biak 1-0 irabazi ondoren. Nodar Akhalkatsi entrenatzailearen eskutik lortu zituen garaipen horiek guztiak.

1990ean Georgiako Liga hasi zen jokatzen. Lehenengo hamar ekitaldiak Dinamok irabazi zituen. Gaur egun bere hemezortzi ligako marka beste edozein talderen oso gainetik dago.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-

Sobietar Batasunean: 4

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Georgiako Liga (19): 1990, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2003, 2005, 2008, 2013, 2014, 2016, 2019, 2020, 2022.
  • Georgiako Kopa (13): 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 2003, 2004, 2009, 2013, 2014, 2015, 2016.
  • Georgiako Superkopa (7): 1996, 1997, 1999, 2005, 2008, 2014, 2015.

Nazioartean: 2

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Txapelduna (1): 1981.
  • Txapelduna (1): 2004.
  • Finalista (1): 1995.

Euskal taldeen aurkako partidak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinamo Tbilisik kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1998-1999 Txapeldunen Liga sailkapen fasea Dinamo Tbilisi
Athletic
2-1
1-0
Athletic
Dinamo Tbilisi

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]