Liverpool Football Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Liverpool FC
Ezizena(k) The Reds
Sorrera 1892
Futbol zelaia Anfield
(edukiera: 45.362 lagun)
Presidentea Ameriketako Estatu Batuak Tom Werner
Entrenatzailea Alemania Jürgen Klopp
Liga Premier League
2017-18 4.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Anfield estadioa.
Gola ospatzen.
2012ko taldea.

Liverpool Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, izen bereko hirian egoitza eta zelaia (Anfield) dituena. Munduko talderik onenetarikoa da, Europan 11 txapelketa irabazi baititu, tartean 5 Europako Kopa. Izan ere, talde ingelesik arrakastatsuena da kontinente mailan historian zehar, eta herrialde mailan, soilik Manchester Unitedek irabazi du berak baino liga gehiago 2018 arte kontuan hartuta.

Bere ereserkia You'll Never Walk Alone abestia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liverpool F.C. 1892ko martxoaren 15ean sortu zen, Everton F.C. eta honen presidentea zen John Houldingen arteko desadostasuna zela eta. Evertonek Anfielden jokatu ohi zuen eta zelaiaren jabea John Houlding presidentea zen. 1892an ordea Evertonek gaur egungo Goodison Parkera aldatzea erabaki zuen eta Houldingek Anfielden jokatuko zuen talde berria sortu zuen, Everton F.C. and Athletic Grounds Ltd, baina izena nahasgarria zenez berehala hiriaren izena hartu zuen, Liverpool Football Club.

1893-84 denboraldian hasi zuen bere ibilbidea bigarren mailan eta XX. mendea hastearekin batera Ingalaterrak talde onenetakoa bihurtu zen, 1901 eta 1906an Liga nagusia irabaziz. 1914an lortu zuen lehenengo Kopa eta Bigarren Mundu Gerraren aurretik beste bi liga eskuratu zituen, 1922 eta 1923 urteetan.

Hurrengo liga eskuratzeko bi hamarkada itxaron behar izan zituen, 1947 arte (bosgarrena). Zazpi urte geroago ordea, 1954an, maila galdu zuen.

Bill Shanklyren iraultza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1959an Bill Shankly hautatu zuten entrenatzaile. Honek Anfieldeko biltegi zahar bat berriztu eta estrategiak adosteko gela bihurtu zuen. 1962an lehen mailara itzuli eta bi urtetan beste Liga bat eskuratu zuen. 1965ean Kopa lortu zuen eta 1966an Europako Errekoparen finalera iritsi zen, Borussia Dortmundekin galdu zuena. 1970ean John Benjamin Toshack hasi zen jokatzen Liverpool FC-n. 15 urte geroago Real Sociedad-ek fitxatuko zuen entrenatzaile lanetan aritzeko.

Urrezko aroa: 1973-1985[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterran Liga ugari irabazteaz gain Europa mailan ezaguna bihurtu zen, denbora tarte honetan 4 Europako Kopa, bi UEFA eta Superkopa bat lortu baitzituen.

Lehenengo garaipena 1973ko UEFA Kopa izan zen, Borussia Mönchengladbachen aurka irabazi zuena. Lehenengo Europako Kopa berriz 1977an lortu zuen, talde berdinaren aurka. Hurrengo garaipenak 1978an Club Bruggen aurka (1-0), emaitza berdinarekin 1981ean Real Madriden aurka, eta hurrengoa penalti jaurtiketetan AS Romaren aurka (1984an).

1985ean ere finalera iritsi zen. Bruselako Heysel Stadiumesan jokatu Juventus FC-ren aurka eta 1-0 galdu zuen. Baina egun hartako berri nagusia Liverpooleko hooliganek sortarazitako jende uholdea izan zen, 39 zale hil zutena (horietatik 32 italiarrak). Gertakizun honen ondorengo 5 urteetan talde ingelesei debekatu egin zitzaien Europako txapelketetan jokatzea, Liverpoolen zigorra sei urtetakoa izan zen. Antzeko gertakaria izan zen 1989an, 96 hildako eragin zuena Kopako final batean, Nottingham Foresten aurka Sheffielden. Hala ere, azken kasu honetan, istripuz gertatu zen indarkeriaz baino.

Hurrengo urteetan beraz Ingalaterrako txapelketetan aritu zen eta 1992 arte 3 Liga eta 3 Kopa eskuratu zituen. 1990ekoa izan zen gainera Liverpoolen gaur egun arte lortu duen azken liga. 1987an John Aldridge hasi zen jokatzen, urte batzuk geroago Real Sociedadek fitxaturiko lehenengo atzerritarra izango zena.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean AC Milanoren aurka Txapeldunen Liga irabazi bazuen ere, ez du oraindik Premier League (1992an sortu zena) irabazterik lortu eta Manchester United edo Chelsea bezalako talde indartsuen itzalean egon da.

Real Sociedadekin duen harremanaren erakusgarri 2004an Xabi Alonso fitxatu zuen eta taldearen ezinbesteko elementua bihurtu zen harik eta 2009an Real Madridera joan zen arte.

Azken urteetan postu apalagoak lortu ditu, 2016an esate baterako Ligako zortzigarren postuan gelditu da, baina gainerako txapelketetan hobeto aritu da. UEFA Europa Leagueko finala jokatu zuen 2016an, baina Sevilla FC gailendu zitzaion. Ingalaterrako Ligako Kopako finalera ere iritsi zen baina penalti jaurtiketetan galdu egin zuen. 2017-18an laugarren egin du eta Txapeldunen Ligako kanporaketarako sailkatu da.

2018an berriro iritsi zen Txapeldunen Ligako finalera, Real Madrilen aurka galduta.

Kontinente arteko Kopa faltan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarte mailan falta duen titulu nagusia Kontinente arteko Futbol Kopa da. 1978an Boca Juniorsen aurka jokatzekoa zen baina ez ziren ados jarri datak aukeratzerakoan. Gerora jakin da Liverpoolek ez zuela Argentinan jokatu nahi izan Falkland Uharteetako Gerra zela eta. 1981 eta 1984an galdu egin zuen eta 2005ean FIFAren Kluben arteko Munduko Kopan bigarren gelditu zen.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1892-1896
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1896-1964
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1964-tik

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterran: 34[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean: 11[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinente arteko Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (3): 1978 (ez jokatua), 1981, 1984.

FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 2005.

Txapeldunen Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (5) :1977, 1978, 1981, 1984, 2005.
  • Finalista (3): 1985, 2007, 2018.

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (3) : 1973, 1976, 2001.
  • Finalista (1): 2016.

Europako Superkopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (3) : 1977, 2001, 2005.
  • Finalista (2): 1978, 1984.

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1966.

Jokaturiko nazioarteko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa
eta
FIFA Kluben arteko Kopa
1981 Brasil Flamengo 3-0 Liverpool
1984 Argentina CA Independiente 1-0 Liverpool
2005 Brasil São Paulo 1-0 Liverpool
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1976-77 Liverpool 1-0 Alemania Borussia Mönchengladbach Erroma
1977-78 Liverpool 1-0 Belgika Club Brugge Londres
1980-81 Liverpool 1-0 Espainia Real Madril Paris
1983-84 Liverpool 1-1 (pen:4-2) Italia AS Roma Erroma
1984-85 Italia Juventus FC 1-0 Liverpool Brusela
2004-05 Liverpool 3-3 (pen:3-2) Italia AC Milan Istanbul
2006-07 Italia AC Milan 2-1 Liverpool Atenas
2017-18 Espainia Real Madril 3-1 Liverpool Kiev
Europako Superkopa 1977 Liverpool 7-1 (1-1, 6-0) Alemania Hamburger SV
1978 Belgika RSC Anderlecht 4-3 (3-1, 1-2) Liverpool
1984 Italia Juventus FC 2-0 Liverpool
2001 Liverpool 3-2 Alemania FC Bayern Munich
2005 Liverpool 3-1 (luz) Errusia CSKA Mosku
UEFA Kopa 1972-73 Liverpool 3-0, 2-0 Alemania Borussia Mönchengladbach
1975-76 Liverpool 3-2, 1-1 Belgika Club Brugge KV
2000-01 Liverpool 5-4 (luz) Euskal Herria Alavés
2015-16 Espainia Sevilla FC 3-1 Liverpool
Europako Errekopa 1965-66 Alemania Borussia Dortmund 2-1 Liverpool

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Liverpoolek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1968-69 Ferien Kopa Lehenengo itzulia Athletic
Liverpool
2-1
2-1*
Liverpool
Athletic
1975-76 UEFA Kopa Final hamaseirenak Real Sociedad
Liverpool
1-3
6-0
Liverpool
Real Sociedad
1983-84 Europako Kopa Final zortzirenak Liverpool
Athletic
0-0
0-1
Athletic
Liverpool
2000-01 UEFA Kopa Finala Liverpool 5-4 Alaves
  • 1968-69ko kanporaketa "txaponaren bidez" erabaki zen eta Athleticek jarraitu zuen aurrera.

Jokalari nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[Partiden eta golen kopurua Ligan lortutakoak dira.]

Entrenatzaile nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezkoen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Liverpool Football Club (emakumezkoak)»

1989an sortu zen Newton Ladies FC izenarekin.

  • Garaipenak:
    • Ingalaterrako Liga (2): 2013, 2014.
    • Ingalaterrako Kopa (0): finalista 1995 eta 1996an.
    • Ligako Kopa (0): finalista 1994an.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Liverpool Football Club Aldatu lotura Wikidatan


Flag of England.svg
Premier League 2018-19
Flag of Wales.svg

Arsenal | Bournemouth | Brighton | Burnley | Cardiff City | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Huddersfield Town | Leicester City | Liverpool | Manchester City | Manchester United | Newcastle | Southampton | Tottenham Hotspur | Watford | West Ham United | Wolverhampton