FC Pyunik (armenieraz Ֆուտբոլային Ակումբ Փյունիկ) Armeniakofutbol talde arrakastatsuena da, Erevan hiriburukoa. Armeniako 10 Liga eta 6 Kopa irabazi ditu.
FC Pyunik 1996an sortu zen. Pyunik "Fenix" izenaren armenierazko aldaera da. Bigarren mailan hasi zen baina 2001ean FC Armenikum taldearekin bat egin eta jauzi kualitatiboa eman zuen, hurrengo hamar ligak jarraian irabazteraino. Hainbat urte ligarik irabazi gabe pasa ondoren 2014-15 denboraldia bikaina izan zuen eta Liga, Kopa eta Superkopa irabazi zituen.