Espainiako Estatuko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Federazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
FELGTB» orritik birbideratua)
Espainiako Estatuko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Federazioa
Datuak
Izen ofiziala
Federación Estatal de Lesbianas, Gais, Trans, Bisexuales, Intersexuales y más
Izen laburraFELGTBI+
MotaInteres-taldea, gobernuz kanpoko erakundea eta Aterki-erakundea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaInternational Lesbian, Gay, Bisexual, Trans and Intersex Association (en) Itzuli eta State HIV and AIDS Coordinator (en) Itzuli
Agintea
LehendakariaUge Sangil (en) Itzuli, Jesús Generelo (en) Itzuli, Boti García Rodrigo (en) Itzuli, Antonio Poveda (en) Itzuli, Beatriz Gimeno, Pedro Zerolo (en) Itzuli eta Armand de Fluvià i Escorsa (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1992
webgune ofiziala
Twitter: FELGTBI LinkedIn: felgtbi Edit the value on Wikidata

Espainiar Estatuko Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Federazioa (FELGBT, gaztelaniazko izenaren akronimoaz ere ezaguna), Espainiar Estatuko LGBT elkarterik handiena da. 1992an sortu zen eta 2017an herri, probintzia edo lurralde izaera duten 49 elkartek osatzen dute elkartea, Estatuko ia puntu guztietan duelarik presentzia. 2015etik Jesús Generelo da Federazioko lehendakaria.

Bere helburuen artean LGBT elkarteen mugimenduaren koordinazioa, legearen aurreko berdintasunaren erreibindikazioa, aniztasun afektibo-sexualarekiko errespetu soziala, sentsibilizazio eta salaketa kanpañen abiatzea – Harrotasun Egunaren urteroko ospakizuna-, baita kide diren elkarteetako aktibisten formakuntza. FELGBT sexu bereko pertsonen arteko ezkontza aldarrikatzen estatuko lehen elkartea izango da. Bere ekintzak LGBT eskubideak planteamendu integratuezkontza, genero identitate legea) eta identitarioetatik (LGBT harrotasuna, LGBT kultura) erreibindikatzeagatik nabarmentzen dira. Horretarako kanpaina grafikoak, hedabideetan presentzia bultzatuz eta negoziazio politikoa, hitzaldiak eta manifestazioak antolatzen ditu eta LGBT kolektiboari zerbitzuak eskaintzen dizkio bere bazkide diren elkarteen bidez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkontza berdintasunaren aldeko manifestazioa Madrilen
Pedro Zerolo
Beatriz Gimeno (2016)
Bibiana Aído

1990.eko hamarkada:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992ko apirilean sortzen da Estatuko Gay eta Lesbianen Federazioa (FEGL), COGAMek, Lesbianen errebindikazio eta kultura Komitea (CRECUL), Casal Lambda (Bartzelona), Nos Elkartea (Granada eta Gais Cristians (Katalunya) bultzatua. Kolektibo hauek federazioa sortzea erabakitzen dute 19977an sortutako Estatu Espainiarreko Askapen Fronte Homosexuala (COFLHEE) utzirik. Armand de Fluvià aktibista izan zen federazioko lehen lehendakaria.

90. hamarkadan orduan FEGL izenekoan Estatuko sentsibilitate ezberdineko hainbat elkarte sartzen hasiko dira. Hamarkadaren amaieran Estatuko elkarte garrantzitsuenetakoak hasiko dira sartzen, hala nola, Gehitu (Euskal Herria), Colectivo Lambda (Valentzia) edo Ojalá Elkartea (Malaga), elkarteen arteko batasun bat sortuz izatezko bikote lege proposamen bat aurrera eramateko asmoarekin.

2000ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen pauso hauen ondoren, eta federazioan sartzen doazen elkarteen kopurua handituz doan heinean, 2000. urtean osaptuko den I Granadako kongresuan gauzatuko den federazioaren barneko birfundazio bat gertatuko da. Estatutu berriak onartuko dira, egitura organikoa aldatuko da eta Pedro Zerolo lehendakari hautatua izango da. Federazioa Estatuko Lesbiana eta Gayen Federazioa izen berria hartuko du (FELG).

2002an Madrilen ospatutako bere II. Kongresuan Federazioko helburuak zabaltzen dira, Estatuko Lesbiana, Gay eta Transexualen Federazioa izena hartzearekin batera (FELGT), transexualen elkarteek eginiko lana aitortuz. Federazioaren barnean berrikuntzak sartuko dira barne funtzionamenduan, genero txandaketaren sustatzea, lehendakaritzako agintaldien mugatzea eta gobernu organoko parekidetasuna, besteak beste. 2000. urteko lehen hamarkadaren zehar izatezko bikoteentzako lege baten errebindikazioa pixkanaka ezkontza zibil homosexualaren eskubidearen aldeko aldarrikapen bilakatuko da, berdintasun legala helburu bilakatuz.

2005eko ekainean , Diputatuen Kongresuan ezkontza zibil homosexualaren onartzeko bezperan, Madrilen Federazioko III. Kongresua ospatuko da, “Aurrera goaz” lelopean. Beatriz Gimeno izango da Federazioko lehendakaria garai honetan eta kongresu honek politikoen presentzia handia izan zuen, besteak beste, Gaspar Llamazares(Ezker Batua), Pedro Zerolo (PSOE), sindikalistak, José Maria Fidago (Comisiones Obreras) edo Zerbitzu Sozialen, Familien eta Desgaituen Estatu Idazkaria, Amparo Valcarce. Urte bat beranduago, 2006ean, Genero Identitatearen Legea onartuko da, pertsona transexualen genero identitatea, izena eta sexua aldatzeko eskubidea onartuko direlarik, kirurgia edo tutela judizialaren beharrik gabe.

Madrilen 2007ko maiatzaren 4tik 6ra bitartean ospatutako, “Herritartasuna eraikiz” lelopeko IV. Kongresuan, federazioko hizkiei, bisexualitatearen “B”a gehitzea onartzen da , gaur egun duen Estatuko Lesbina, Gay, Transexualen eta Bisxualen Federazioa izena hartuz. Zuzendaritza organoak berritzen dira eta Antonio Poveda lehendakari hautatzen da, Valentziako Col·Lectiu Lambdako lehendakari ohia. Pixkanaka elkarte berriak gehituz doaz, elkartea profesionalizatuko duen bulego tekniko bat sortuko da eta lan arlo berriak sortuko dira, hala nola, Bisexualitatea, Aniztasuna eta Kulturarenak. 2008ko ekainaren 22an FELGBTk ONUko Kontseilu sozial eta ekonomikoko kontsultarako, ECOSOC, kide bihurtuko da, momentu horretan baldintza horiek betetzen zituen gaztelaniadun LGBT erakunde bakarra izanik.

Madrilen, 2009ko apirilaren 24ean, Bibiana Aído Berdintasun Ministroak irekitako V. kongresuak 200 LGBT aktibista baino gehiago elkartu zituen orientazio sexualagatik diskriminazioaren aurkako borrokan estrategiak aztertzeko. “Berdintasunean Heziz” izan zen hautatutako leloa eta emakumeen ezkontzen barnean ematen den obulu dohaintza, bikoteen barneko biolentzia edo administrazio publikoari genero identitatearen legearekin zerikusia zeukaten eskaerak bezalako gaiak jorratu ziren.

2010eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen ospatuko da 2012ko martxoan IV. Kongresua “Berdinak duintasunean, berdinak eskubideetan” lelopean. Bertan Boti García Rodrigo hautatua izango da Federazioko lehendakaria. 50 elkarte baino gehiagoren parte-hartzearekin Auzitegi Konstituzionalak Alderdi Popularrak ezkontza homosexualari jarritako errekurtsoaren aurkako epaitza emateko kasuan egingo zen Berdintasunezko ezkontzaren defentsa izan zen lehentasunezko gaia. GIB/HIESaren Estatu paktu bat eta aniztasun sexualaren errespetua hezkuntza alorretik bultzatzea adosten da.

“Benetako berdintasunerako legeak ya” izan zen 2015eko otsailean VII. Kongresurako hautatutako leloa. Boti García Rodrigok ezetza eman zion lehendakarigai izateko aukerari, aurpegi berriak eta lan ildo berrien beharrak argudiatuz. Jesus Generelo hautatuko dute lehendakari, 12 pertsonako talde parekide batean egonik.

Lehendakaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an sortu zenetik LGBT aktibismoan ibilbide luze eta aitortua izan duten pertsonak egon dira FELGBTko lehendakaritzan

  • Armand de Fluvià (1995-1997)​
  • Pedro Zerolo (1997-2003)
  • Beatriz Gimeno (2003-2007)
  • Antonio Poveda (2007-2012)
  • Boti García Rodrigo (2012-2015)​
  • Jesús Generelo (2015-)

Federatutako erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an 15 erkidego autonomoetako (Errioxa eta Nafarroa izan ezik, federazioan elkarterik ez izateagatik) eta Melilla hiri autonomoko 49 elkartek osatuko dute FELGBT- Presentzia gehien dutenak Katalunia, Madril eta Valentziar Komunitatea izango dira.

  • A.L.A.S.(A Coruña)
  • Nos Mesmas (Vigo)
  • Xega Xoven (Asturias)
  • Xega (Asturias)
  • Alega (kantabria)
  • Errespetuz (Euskal Herria)
  • Gehitu (Euskal Herria)
  • Segoentiende (Segovia)
  • Lesgávila (Ávila)
  • Iguales USAL (Salamancako Unibertsitatea)
  • Iguales (Salamanca)
  • SOMOS (Aragoi)
  • Magenta (Aragoi)
  • Stop Sida (Katalunya)
  • LGBT Terrassa (Terrassa)
  • GAYLESPOL (Katalunya)
  • GAG (Katalunya)
  • Sin Vergüenza (Katalunya)
  • Gais Positius (Katalunya)
  • ACATHI (Katalunya)
  • It Gets Better España (Madril)
  • Gitanas feministas por la diversidad (Madril)
  • COGAM (Madril)
  • FuenlaEntiende (Fuenlabrada)
  • Fundación 26 de Diciembre (Madril)
  • Galehi (Madril)
  • Crismhom (Madril)
  • Fundación Daniela (Madril)
  • Arcópoli (Complutense Unibertsitatea eta Madrileko Unibertsitate Politeknikoa)
  • Ben Amics (Balear Irlak)
  • GALESH (Valentziako Erkidegoa)
  • Diversament (Camp de Morvedre)
  • Diversitat (Alacant)
  • CLGS (Safor)
  • Lambda (Valentziako Erkidegoa)
  • Bolo Bolo (Gaztela-Mantxa)
  • ABLesgay (Albacete)
  • Extremadura Entiende (Extremadura)
  • Acción Diversa (Andaluzia)
  • Ojalá (Malaga)
  • Jerelesgay (Jerez de la Frontera)
  • Defrente (Sevilla)
  • No Te Prives (Murtzia)
  • Galactyco (Cartagena)
  • Colectivo Gamá (Kanaria Handia)
  • Altihay (Fuerteventura)
  • Algarabía (Tenerife)
  • Amlega (Melilla)

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an FELGBTko antolakuntza egitura ondorengoa da:

  • Batzorde eragilea: Lehendakari, Idazkari Nagusi, Antolakuntza idazkari, diruzain eta lau bokalez osaturik.
  • Bazorde iraunkorra:Batzorde eragileaz eta arlo federaleko koordinatzaileez osatua.
  • Batzorde Federala:Federazioa eta Batzorde iraunkorra eratzen duten kolektibo guztien ordezkariek osatzen dute.
  • FELGBT kongresua:Hiru urteaz behin ospatzen da bazkide diren kolektiboetako ordezkari eta Batzorde iraunkorrak osazen dute. Hemen erabakitzen da FELGBTk hurrengo hiru urteetan garatu beharreko estrategia eta gobernu taldea hautatzen da.

Aldi beran, FELGBTk lan talde ezberdinak ditu:

  • Politika Lesbikoen, Transexualitatearen  eta bisexualitatearen arloa: Hiru arlo hauetan berdintasun eta ikusgaitasun politikak bultzatu diziplinarteko ikuspuntu batekin .
  • Osasuna eta GIB/HIESaren arloa:GIB/HIESaren  eta beste sexu bidezko transmisio infekzioen prebentzioa aldarrikapenen funtsezko elementua da. Pertsona seropositiboen ongizatearen aldeko borroka ere egiten da.
  • Hezkuntza arloa: Hezkuntza arloan lan egiten duten pertsona guztiek aniztasun sexuala ezagutu eta aitortza aplika dezaten, baita jarrera sexistak gainditzea sustatu dezaten.
  • Gazte arloa: Gazteak bere orientazio eta/edo beraien identitate sexuala modu librean bizitzeko eskubidea izatea aldarrikatzen du.
  • Nazioarteko arloa: LGBT pertsonen Giza Eskubideen urratzea salatzen du eta nazioarteko plataformekin lan egiten du munduko LGBT kolektiboaren diskriminazioaren aurka borrokatzeko.
  • Eginkizun erlijiosoen arloa: Beraien orientazio sexualagatik diskriminatuak izan gabe erlijio kultu bateko kide izateko LGBT pertsonen eskubidea aldarrikatzen du.
  • Kultura arloa: LGBT kolektiboaren kultura zabala eta aberatsa ikusgai jartzen du.

Nahiz eta ez diren arlo zehatz bezala existitzen, kontuan hartu beharrekoak dira Ekitaldi eta Formakuntza, lan-munduaren inguruko alderdiak eta Adineko pertsonen eta Aniztasunen egoera.

Hau dena koordinatu ahal izateko Bulego Tekniko bat existitzen da, osasuna, formakuntza eta hezkuntza teknikariez integratua, baita prentsa, kontabilitatea eta administrazio teknikariak.

Aktibismoa eta kanpainak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko LGBT Harrotasun Manifestazioa, Madrilen
Madril, 2007ko Harrotasun egunean Homofobia eskoletatik kanpo dioen leloarekin

FELGBTk berditasun legala, berdintasun erreala eta aniztasunarekiko errespetu soziala aldarrikatzen du. Nazioarteko Harrotasun Egunaren sustatzailea da, COGAMekin batera, ekainak 28aren hurrengo larunbatean ospatu ohi dena. Ekainak 28a elkarte ezberdinak Nazioarteko Harrotasun Eguna beraien herri eta hirietan ospa dezaten uzten da.

Federazioak bertako kide diren elkarteetako aktibisten formakuntza sustatzen du, bere web-orrian eskaintzen duen formakuntza plataforma bat barne. Erakunde, sindikatu, alderdi politiko, Giza Eskubideen aldeko erakunde, ikasle erakunde, ikasleen guraso erakunde, kanpoko zein espainiar estatuko LGBT erakunde ,erakunde feminista, erlijioso eta enpresa pribatu ezberdinekin ere erlazioak mantentzen ditu.

Urteroko kanpainak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FELGBTk urtero LGBT errealitatearen alderdi zehatz bat aukeratzen du, bertan jartzen ditu bere indar guztiak, materialak eginez eta hobetzeko proposamenak eginez:

  • 2008: Ikusgaitasun Lesbikoaren Urtea​
  • 2009: "Armairurik gabeko eskolak - Aniztasun afektibo-sexualaren Urtea Hezkuntzan”​
  • 2010: Trans- Formatzeko Urtea​
  • 2011: "Urtea Positiboan: osasun + elkartasun +”​
  • 2012: Ezkontza berdintasunaren defentsaren urtea.​
  • 2013: "Gazteak Armairutik at! - Gazteria Sexu eta genero Aniztasunean​
  • 2014: Giza Eskubideen Urtea ​
  • 2015: "Ahotsa ozen! – LGBT gorroto delituen aurrean, ez isildu!"​
  • 2016: #2016Bisexuala.53​
  • 2017: "Munduko LGBT Eskubideengatik”

La Culta Jaialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Culta Jaialdia Harrotasun Egunean ekintza kulturalak garatzen laguntzeko ekimen bat da. Ekimen honen bidez proeiktuak sustatzen dira, bereziki literatura, antzerkia, musika, dantza,zinema eta arte plastikoak, hauen gaia LGBT kolektiboaren ikusgaitasun eta arazoekin loturik dagoelarik (feminismoari edo queer diskurtsoari loturikoak barne).

Educa Sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Educa Sarea 2016-2017 ikasturtean FELGBTko 9 elkartek parte-hartzen duten ekimen bat da.Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei, irakasleei eta familiei zuzenduriko hitzaldi, tailer eta ekintzen bitartez institutu zein ikastetxeak leku seguruak izan daitezen sustatzen du, txikienei aniztasunarekiko errespetuan eta inklusioan heziz.

GIB/Hiesaren Kanpainak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006tik Federazioak talde ezberdinei zuzenduriko GIB/HIESari buruzko hainbat kanpaina bideratu ditu “VIH/Sida hemen eta orain… hitz egin dezagun” (2010), “Hartzak, babesturiko espeziea”(2008), “Maite naiz, zaintzen naiz, babesten naiz” (2011) edo “Erretratatu zaitez GIBaren aurrean” (2011) bezalakoak. Osasun Ministeritza eta LGBT kolektiboarekin lan egiten duten beste GKE batzuekin eginiko antzerako kanpainei ere lagundu diego lankidetzaren bitartez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]