Beatriz Gimeno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Beatriz Gimeno
Beatriz Gimeno 2016.JPG
Asamblea de Madrid.svg
Madrilgo biltzarkidea

2019ko ekainaren 11 -
Hautetsia: 2019 Madrilenian regional election (en) Itzuli
Asamblea de Madrid.svg
Madrilgo biltzarkidea

2015eko ekainaren 9a - 2019ko apirilaren 2a
Hautetsia: 2015 Madrilenian regional election (en) Itzuli
president of the State Federation of Lesbians, Gays, Trans and Bisexuals (en) Itzuli

2003 - 2007
Pedro Zerolo (en) Itzuli - Antonio Poveda (en) Itzuli
Bizitza
Izen osoa Beatriz Gimeno Reinoso
Jaiotza Madril1962ko maiatzaren 9a (58 urte)
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Madril
Sevilla
Familia
Ezkontidea(k) Boti García Rodrigo (en) Itzuli  (2005eko abendua -  2013)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, LGBT ekintzailea, feminista eta zuzendaria
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Podemos
Elkarrekin Ahal Dugu
beatrizgimeno.es

Beatriz Gimeno Reinoso ( Madril, 1962ko maiatzaren 9a ) LGTBI eskubideen aldeko ekintzaile feminista lesbiana eta espainiar politikaria da. 2015eko ekainetik aurrera, Podemoseko diputatua da Madrilgo Batzarreko X. Legegintzaldian baita Podemoseko berdintasun arloko arduraduna Madrilgo Erkidegoan ere. FELGTBn (Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Espainiako Federazioa) presidentea izan zen 2003 eta 2007 bitartean, Espainian sexu bereko ezkontza onartu zenean eta Madril Europride 2007ko egoitza gisa aukeratu zutenean. 2020an Emakumearen Institutuko zuzendari izendatu zuten. [1][2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boti García Rodrigo FELGTBko aktibistarekin ezkondu zen 2005eko abenduan. 10 urteren buruan dibortziatu ziren. 80. hamarkadan jaiotako semearen ama da. [4][5] Beatriz Gimenok Filologia Semitikoa ikasi zuen.[6]

Ekintzaile feminista eta lesbiana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985ean bere familiarekin Sevillara joan zen bizitzera eta 1988an elkarte feminista bateko bileretara joan eta horrela hasi zen mugimenduan militatzen. Madrilera itzultzean, COGAMen (Madrilgo Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Kolektiboa) sartu zen eta 1995ean FELGTBn hasi zen. Bertan idazkari nagusiaren kargua hartu zuen 2002an Pedro Zerolo ordezkatuz. 2007ko martxoaren 6an kargua utzi zuen FELGTB barruan kultura batzordeko kide izateko, LGTB ikasketak sustatuz kulturan eta unibertsitatean. [7]

Gimenok homosexualen mugimenduaren barruan "matxismo gay" baten existentzia azpimarratu izan du, hots, emakume lesbianak, emakume zein lesbiana izateagatik "bazterkeri bikoitza" jasaten dutela.[8] Feminismo lesbiarraren inguruko lanak argitaratu ditu eta hainbatetan posizionatu da prostituzioaren lagalizazioaren aurka emakumeen gorputzen salerosketa eta neoliberalismoa salatuz. [9] [10]

Espainian sexu berekoen arteko ezkontza onartzeko legea tramitau bitartean, Gimeno FELGTBko lehendakari gisa, lege honen kontra zeuden Alderdi Popularraren eta Eliza Katolikoaren jarrerari aurre egin zion. Lege berria indarrean jarri zenean FELGTBk manifestazio jendetsua antolatu zuen LGTBI nazioarteko harrotasun egunaren ospakizuna aprobetxatuz. Beatriz Gimeno kolaboratzailea da hainbat hedabidetan: Pikara Magazine, Eldiario.es eta El Plural egunkari digitaletan adibidez.[11][12][13]

Politikaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean Madrilgo hauteskunde autonomikoetan, Gimeno 4. postuan joan zen Podemosen zerrendetan eta Madrilgo Parlamentuko diputatu aukeratu zuten. 2017ko otsailean, Podemosen primarioetan Antikapitalisten zerrendaren buru izan zen Miguel Urbanekin batera. [14][15]

Talde honetatik urunduta, 2019ko martxoan Isabel Serraren hautagaitzarekin bat egin zuen eta "Madrid Avanza" barruan joan zen urte bereko Madrilgo Asanbaldarako hauteskundeetarako zerrenda osatzeko barne prozesuan. [16] [17]

2020ko urtarrilaren 13an, Gimeno Emakumearen Institutuko zuzendari izendatu zuten, Rocío Rodríguez Prieto ordezkatuz. [18]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (2002). Primeras caricias: 50 mujeres cuentan su primera experiencia con otra mujer.[19]
  • (2004) ¿Seré lesbiana? [20]
  • (2005). Su cuerpo era su gozo. [21]
  • (2006). La liberación de una generación : historia y análisis político del lesbianismo [22]
  • (2009). La luz que más me llama.[23]
  • (2009). Deseo, placer. [24]
  • (2012). La prostitución.[25]
  • (2018). La lactancia materna. Política e identidad. [26]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Álvarez, Pilar. (2020-01-13). «La diputada de Unidas Podemos Beatriz Gimeno, nueva directora del Instituto de la Mujer» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  2. (Gaztelaniaz) «Beatriz Gimeno: "Las mujeres trans llevan toda la vida en el feminismo"» El Huffington Post 2020-03-07 . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  3. (Gaztelaniaz) AGENCIAS. (2005-09-18). «Madrid será la sede del festival del Orgullo Gay europeo en 2007» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  4. «Dos históricas activistas lesbianas se casan | elmundo.es» www.elmundo.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  5. (Gaztelaniaz) Benito, Emilio de. (2012-05-16). «“No quiero que me metan en el armario otra vez”» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  6. «Curriculum Vitae de Beatriz Gimeno | Biografía de Beatriz Gimeno» Modelo Curriculum . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  7. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2007-05-08). «Entrevista | "En política vende ser gay; ser lesbiana, no"» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  8. «elmundo.es | encuentro digital con Beatriz Gimeno» www.elmundo.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  9. (Gaztelaniaz) Gimeno, Beatriz. «Desinforma, que si es acerca de la prostitución seguro que cuela» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  10. (Gaztelaniaz) Gimeno, Beatriz. «Beatriz Gimeno Prostitución y "Neoliberalismo Sexual" (2015)» YouTube.
  11. (Gaztelaniaz) «Beatriz Gimeno» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  12. (Gaztelaniaz) Gimeno, Beatriz. «Beatriz Gimeno, autor en pikara magazine» pikara magazine . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  13. (Gaztelaniaz) «Blog de Beatriz Gimeno» El Plural . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  14. (Gaztelaniaz) Riveiro, Aitor. «Esta es la lista de Anticapitalistas para las primarias de Podemos» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  15. (Gaztelaniaz) Ríos, Daniel. (2015-03-12). «La dirección de Podemos incluye a seis colaboradores de Tania Sánchez en su lista para Madrid» infoLibre.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  16. (Gaztelaniaz) «Isabel Serra incorpora a Beatriz Gimeno de dos en la lista de Podemos para Madrid» El Confidencial 2019-03-11 . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  17. Press, Europa. (2019-03-12). «Anticapitalistas Madrid se registra como partido y solo irá con Podemos si hay "un proceso democrático desde abajo"» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  18. (Gaztelaniaz) Álvarez, Pilar. (2020-01-13). «La diputada de Unidas Podemos Beatriz Gimeno, nueva directora del Instituto de la Mujer» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  19. Gimeno, Beatriz.. (2002). Primeras caricias : 50 mujeres cuentan su primera experiencia con otra mujer. (1. ed. argitaraldia) Ediciones La Tempestad ISBN 84-7948-049-1 PMC 50203680 . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  20. Gimeno, Beatriz.. (2004). Seré lesbiana?. Gay Saber ISBN 84-8198-521-X PMC 61080431 . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  21. Gimeno, Beatriz.. (2005). Su cuerpo era su gozo. Foca ISBN 978-84-96797-46-8 PMC 646904648 . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  22. Gimeno, Beatriz.. (2005). Historia y análisis político del lesbianismo : la liberación de una generación. (1. ed. argitaraldia) Gedisa Editorial ISBN 84-9784-103-4 PMC 64430486 . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  23. Gimeno, Beatriz.. ([2009]). La luz que más me llama. Olifante, Ediciones de Poesía ISBN 978-84-85815-82-1 PMC 701240067 . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  24. Gimeno, Beatriz, 1962-. (D.L. 2009). Deseo, placer. InÉditor ISBN 978-84-936971-3-6 PMC 733812049 . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  25. Gimeno, Beatriz.. (2012). La prostitución : aportaciones para un debate abierto. Edicions Bellaterra ISBN 978-84-7290-566-5 PMC 782129133 . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  26. Gimeno, Beatriz,. La lactancia materna : política e identidad. (1ª ed. argitaraldia) ISBN 978-84-376-3839-3 PMC 1043073260 . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beatriz Gimeno Aldatu lotura Wikidatan