Fahrenheit 451

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fahrenheit 451
FAHRENHEIT 451 by Ray Bradbury, Corgi 1957. 160 pages. Cover by John Richards.jpg
Datuak
IdazleaRay Bradbury
Argitaratze-data1953
GeneroaDiastopia
Jatorrizko izenburuaFahrenheit 451
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
IlustratzaileaJoseph Mugnaini (en) Itzuli
Orrialdeak179
ISBN978-0-7432-4722-1
OCLC53101079
Euskaraz
IzenburuaFahrenheit 451
ItzultzaileaNagore Tolosa
Argitaratze-data2010
BildumaAmaiur
Orrialdeak218
ISBN9788481365863

Fahrenheit 451 Ray Bradburyren fikziozko eleberri distopiko bat da. Aurkeztuen duen munduan, liburuen irakurketa debekatuta dago eta pentsamendu kritikoa, ezabatuta (irakurtzeak pentsatzea dakar eta pentsatzeakm zoriontasun eza: gizarte hartan, zoriontsua izatea derrigorrezkoa da). 451 Fahrenheit gradu (233ºC inguru) "liburuak su hartu eta erre" egiten diren tenperatura da.

Lehen aldiz 1951n nobela motz gisa argitaratu zen, Suhiltzailea izenarekin, baina eleberri gisa, 1953an. 1966an, François Truffaut zinemagileak izen bereko filma egin zuen.

Eleberriak garaiko hainbat auzi garrantzitsu jorratzen ditu Bradburyk: "indar pentsamendu-suntsitzalieak" deitzen zuen McCarthyismoa 1950. hamarkadan; liburuen erretzea 1933ko Alemania nazian; Josef Stalinen liburuen eta autoreen debekua Sobietar Batasunean; eta arma nuklear baten leherketaren eragin izugarriak.

2010ean Txalaparta argitaletxeak argitaratu zuen euskaraz, Nagore Tolosaren itzulpena dela medio.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Guy Montag: protagonista. Suhiltzailea da, baina bere lana ez da sua itzaltzea, liburuak erretzea baizik. 451 zenbakidun kaskoa buruan eta keroseno botatzen duen letoizko mangera eskuetan duelarik lan egiten du. Clarisse ezagututakoan, pentsamoldea erabat aldatu zaio.
  • Clarisse McClellan: neska alai eta irekia da. Haren ikaskideek eta irakasleek ez dute oso maite, beti “zergatik” galdetzen duelako, “nola” galdetu beharrean, baita arreta naturan jartzeagatik ere, teknologian jarri beharrean. Haren eraginagatik, Montagen pentsamoldea erabat aldatu da. Egun batean, desagertu da: Montagen emazteak esaten dio auto batek harrapatu eta hil duela.
  • Beatty kapitaina: Suhiltzaileen burua. Aspaldian irakurle amorratua izan zen, baina orain liburuei gorroto die, elkarren kontraesanean baitaude. Montagek erre eta hil du.
  • Faber: irakasle ohia. Egoeraren guztiz kontra dago baina horri aurre egitearen beldur da. Hala ere, estrategia bat adosten du Montagekin, liburuak ezkutuan inprimatzeko.
  • Mildred Montag: Guy Montagen emaztea. Oso konformista eta egoeraren aldekoa da. Senarra salatzen du.
  • Granger: intelektual iheslari batzuen burua da. Liburuen edukia buruz ikasten dute, ez daitezen inoiz gal.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]