Failaka uhartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Failaka uhartea

Beach at Failaka Island.jpg


Failaka uharteko hondartza bat
Bertako izena جزيرة فيلچا
Geografia
Kokapena Pertsiar golkoa
Azalera 43 kilometro koadro
Punturik garaiena .
Politika
Herrialdea  Kuwait
Probintzia Ahmadi
Gizartea

Failaka uhartea (Kuwaiteko arabieraz: فيلچا /fe:lɪt͡ʃə/, arabieraz: فيلكا‎ Faylakah / Fēlaka ) Kuwaiteko uhartea da, Pertsiar golkoan dagoena. 43 kilometro koadro da luze-zabalean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 2100. urtetik aurrera, Omango mendietan erauzten zen kobrearen pasabide izan zen. Baina K. a. 1700etik Zipreko kobre merkeagoak uhartearen gainbehera eragin zuen. Eskasia nagusitu zen, hiriak eta jauregiak abandonatu zituzten, eta erregeen hilobiak arpilatu. Handik mende batera merkataritza jarduera berriro suspertu zen[1].

2017an, Danimarkako Moesgaard Museoko arkeologo talde batek duela 3.500 urteko bitxigintza lantegi baten aztarnak aurkitu ditu Failaka uhartean, Kuwaiteko kostaldean, Mesopotamiako merkataritza sarean irla txikiak izan zuen garrantziaren seinale. Merkataritza suspertu zen garaikoak dira dira aurkitutako kornalinazko eta jadezko piezak[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Irazustabarrena, Nagore (2017ko otsailaren 12a) «3.500 urteko bitxitegia» Argia http://www.argia.eus/argia-astekaria/2541/3500-urteko-bitxitegiaCC-BY-SA lizentzia .