Fake news (telebista saioa)
Fake news | |
---|---|
Formatua | Telebista saioa |
Aurkezlea(k) | Maria Amolategi |
Iraupena | 25-30 minutu |
Herrialdea | ![]() |
Hizkuntza | Euskara eta gaztelania |
Ekoiztetxea(k) | Pausoka Entertainment |
TB Katea | ![]() ![]() |
Ordutegia | ![]() ![]() |
Emisioa | 2018ko urtarrilaren 18a – 2018ko urtarrilaren 18a |
Denboraldia(k) | 1 |
Atal kopurua | 1 |
Audientzia |
Fake news Euskal Telebistan emititu zen programa piloto bat izan zen. Maria Amolategi abeslariak aurkeztu zuen 2018ko urtarrilaren 18an. Pausoka Entertainmentek ekoitzi zuen eta Javier Garcia de Vicuña izan zen zuzendaria.
Saioa astelehenetik ostiralera ematea zen ideaia. Egunero eta bi hizkuntzatan. Euskaraz ETB1en eta berdina, gaztelaniaz ETB2n.[1] Baina apustu sendoa egin aurretik, ETBk probako saio bat emititzea erabaki zuen. Programa horrek izan zuen audientzia kaskarra ikusita, saioak atal bat izan zuen eta ez zuen aurrera segi.
Saioaren azalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktualitatea eta umorea lantzen dituen saioa da. 2018ko urtarrilaren 18an eman zuten saioan, aste horretan gertatu ziren bost albiste nagusienak landu zituzten umore puntuarekin. Bost albiste adierazgarri horiekin ranking bat egin zuten.
Albisteak bezala, kamera aurrean agertzen direnak ere bost dira.[2] Maria Amolategik beste lau lagun ditu aurkezten laguntzeko:
Audientzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso datu txarrak eman zituen programak. 2018ko urtarrilaren 18an, ETB1ek %1,6ko kuota izan zuen bataz beste. Fake newsek berriz %0,2. Bataz bestekoa baino askoz ere gutxiago.
ETB2ren kasuan, eguneko bataz bestekoa %7,0 izan zen eta Fake newsena %1,8. Momentu berean, Gailurra Xtreme Perdido saioak %3,8 eman zuen. Beraz, prime timean ETB1ek irabazi egin zion ETB2ri (ez da ia inoiz gertatzen). ETB1ek ETB2ren audientzia bikoitza baino gehiago izan zuen.
Horregatik, probako saio honen datuak ikusita, Euskal Telebistak Fake newsekin aurrera ez segitzea erabaki zuen.
Atala | Emisio data | Katea | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | 2018ko urtarrilaren 18a | ![]() |
1.000 ikusle | %0,2 (%0,7) |
![]() |
%1,8 |
Kritikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu eskasez gain, sare sozialetan ere zeresana eman zuen saioak. Kritika ugari jaso zituen.
Aspaldian ikusi zuten saiorik txarrena zela esan zuen jendeak, auzo lotsa pasatu zutela ikusten, espainiar erreferenteekin osatutako saioa zela eta ez Euskal Telebistarako modukoa...
Saioa topikoz josia zegoela aipatu zuten eta Javier Garcia de Vicuña zuzendariaren eta bere lan egiteko moduaren garaia pasa zela. ETBri eta Pausoka Entertainmenti begiak irekitzeko eskatu zieten.