Astelehen
Astelehena asteko lehen eguna da ISO 8601 nazioarteko estandarraren arabera[1]. Igandearen eta asteartearen artean dago. Bizkaiko mendebaldeko leku batzuetan ilen esaten zaio
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaraz astelehen izenak asteko lehen eguna adierazten du, baina Bizkaian erabiltzen den ilen horrek Ilargiarekin du harremana. Izan ere, Antzinako Erromaren garaitik, grezieraz (ἡμέρᾱ Σελήνης) zien latinez (diēs Lūnae), Ilargiarekin lotu da astelehena.
Hizkuntza askok zuzenean erabiltzen dute kontzeptu horren itzulpena edo moldaketa. Gaztelaniazko lunes zein frantsesezko lundi zuzenean datoz latinezko hitzetik, eta biak dira Ilargiaren egun. Ingelesez monday erabiltzen da, ingeles zaharreko mōnandæg hitzetik, literalki Ilargiaren eguna dena. Sanskritoz ere bazen ilargiaren eguna, eta horregatik indoariar hizkuntzatan Somavāra edo Chandravāra esaten da, Ilargiaren eguna ere esan nahi dutena. Japonieraz (げつようび) eta oreekraz (월요일) txinerako '月曜日' mantendu dute, "ilargiaren eguna" esan nahi duena.
Elizak beste izendapen batzuk erabili izan ditu, esanahi paganoak alboratzeko. Bibliako kontakizuna jarraituz, astelehena bigarren eguna da (hebreeraz: יום שני, antzinako grezieraz: Δευτέρα ἡμέρα, Deutéra hēmér), latinez: feria secunda, arabieraz: الأثنين). Eslaviar herrietan "igande osteko/jai osteko" egun gisa itzultzen da, adibidez errusierako понедельник (ponyedyelnik), kroazierako ponedjeljak, edo serbierako понедељак (ponedeljak). Portugesez izendapen hori mantendu du, segunda feira esaten baitzaio astelehenari.
Beste hizkuntza batzuetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Hizkuntza | Izena | Esanahia |
| Alemana Asturiera Bretainiera Daniera Errumaniera Eskoziako gaelera Esperantoa Frantsesa Galesera Galiziera Gaskoia Gaztelania Guaraniera Ingelesa Irlandera Italiera Japoniera Katalana Ketxua Koreera Latina Leonesa Suediera Tagaloa Veneziera |
Montag llunes lun Mandag luni luan lundo lundi dydd llun luns diluns lunes Arakôi Monday an Luan lunedì 月曜日 (getsuyôbi) dilluns killachaw 월요일 dies lunae llunes Måndag lunes luni |
Ilargiaren eguna |
| Errusiera Euskara Hungariera Txinera |
понедельник astelehena hétfő 星期一 (xīng qī yī) |
Asteko lehen eguna |
| Arabiera Galiziera Greziera Hebreera Latin elizkoia Pertsiera Portugesa |
الاثنين (al-ithnayn) segunda feira Δευτέρα (deftéra) יום שני (yom sheni) feria secunda دوشنبه (dōšanbé) segunda-feira |
Asteko bigarren eguna |
| Finlandiera | maanantai
pazartesi |
Lurraren eguna
Igande ondorengo eguna |
Atsotitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Astelehen buruzuri: Astearen lehen eguneko ajeak.
- Astelehen buru handia: Festa ondoko motelkeria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ www.iso.org (kontsulta data: 2025-09-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Asteko egunak | ||
|---|---|---|
|
Astelehena • Asteartea • Asteazkena • Osteguna • Ostirala • Larunbata • Igandea | ||