Falling Down
Falling Down (euskaraz Amilduz) 1993ko Joel Schumacher estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. Michael Douglas, Robert Duvall, Barbara Hershey, Rachel Ticotin, Frederic Forrest eta Tuesday Weld aktoreek antzeztu zuten.
Izenburuak protagonistaren gainbehera mentala adierazten du eta London Bridge Is Falling Down ("Londresko Zubia Erortzen Ari Da") ingeles sehaska kanta eta doinu herrikoi ospetsutik hartua dago, filman zehar maiz entzun daitekelarik.
1993ko Canneseko Zinemaldian Urrezko Palmaren izendapena jaso zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Los Angeles hirian bereziki bero kiskalgarria egin duen egun batean auto iladak sortu dira, haietako batean ordurarte hiritar arrunt, lasai eta orekatua zirudien William Fosterek (Michael Douglas) bapateko krisialdi mentala jasan eta bere alde bortitz eta suntsitzaileena piztu zaio, inguruan duen edonorren aurka joko duelarik. Bill Foster eguneroko frustrazioak nola edo hala gainditzen saiatzen den gizon arrunta da, bere asmo bakarra etxera lehen bai lehen itzultzea delarik. Hiriko polizia saileko Martin Prendergast sarjentua (Robert Duvall) gizon honen oldarkeria eta bortizkeriari amaiera jartzen saiatuko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Michael Douglas: William "D-Fens" Foster
- Robert Duvall: Martin Prendergast sarjentua
- Barbara Hershey: Elizabeth "Beth" Trevino
- Rachel Ticotin: Sandra Torres detektibea
- Tuesday Weld: Amanda Prendergast
- Frederic Forrest as Nick, Army surplus store owner
- Michael Paul Chan: Lee jauna, korear dendaria
- Steve Park: Brian deteektibea
- Vondie Curtis-Hall: ekonomikoki onuragarria ez den gizona
- Lois Smith: Fosteren ama
- Joey Hope Singer: Adele Foster-Trevino
- Raymond J. Barry: Yardley kapitaina
- D. W. Moffett: Lydecker detektibea
- Dedee Pfeiffer: Sheila Folsom, Whammy Burger hanburgesa jatetxeko langilea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Falling Down filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1993ko filmak
- Joel Schumacherrek zuzendutako filmak
- Ebbe Roe Smithek idatzitako filmak
- Michael Douglasek antzeztutako filmak
- Robert Duvallek antzeztutako filmak
- Barbara Hersheyk antzeztutako filmak
- Tuesday Weldek antzeztutako filmak
- Frederic Forrestek antzeztutako filmak
- Rachel Ticotinek antzeztutako filmak
- Lois Smithek antzeztutako filmak
- D. W. Moffettek antzeztutako filmak
- Dedee Pfeifferrek antzeztutako filmak
- Brent Hinkleyk antzeztutako filmak
- Michael Paul Chanek antzeztutako filmak
- Raymond J. Barryk antzeztutako filmak
- Steve Parkek antzeztutako filmak
- Vondie Curtis-Hallek antzeztutako filmak
- John Fleckek antzeztutako filmak
- John Diehlek antzeztutako filmak
- James Morrisonek antzeztutako filmak
- Jack Bettsek antzeztutako filmak
- Benjamin Moutonek antzeztutako filmak
- Jack Kehoek antzeztutako filmak
- Wayne Duvallek antzeztutako filmak
- James Keanek antzeztutako filmak
- Jean-Pierre Bagotek antzeztutako filmak
- Ebbe Roe Smithek antzeztutako filmak
- Kimberly Scottek antzeztutako filmak
- Timothy Harrisek ekoitzitako filmak
- Arnold Kopelsonek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- StudioCanalek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Ekintza filmak
- Drama filmak
- Los Angelesen girotutako filmak