Faltriqueira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Faltriqueira
Datuak
JatorriaPontedeume (Coruña)
Musika motafolk
Urteak1990 -
Taldekideak
María López
Ana Leira
Carolina Rodríguez
Teresa García
Olalla López
Informazio gehigarria
faltriqueira.com
MySpace: faltriqueira Musicbrainz: 4df0ac5d-9550-4c35-9d24-e2f91625e4ff Songkick: 164117 Edit the value on Wikidata

Faltriqueira folk musikaren talde galiziarra da, Pontedeumeko (Coruña) emakume abeslari eta musikari batzuk sortutakoa. Ahotsa dute musika tresna nagusia, panderoarekin lagunduta.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faltriqueira 1990. urtean sortu bazen ere aurreneko diskoa 2002an argitaratu zuten, taldearen izenarekin. Tarte horretan taldea galiziar musika tradizionalean murgildu zen baina hainbat talderekin kolaborazioak egin zituzten, Luar na lubre taldearekin bereziki[1]. Honen ondoren Oskorri eta Kepa Junkerarekin ere aritu ziren[2] eta baita Víctor Manuel abeslariarekin ere[3].

Bigarren diskoa Efecto Faltriqueira 2006ko maiatzean atera zuten. Gai aniztasun handiagoa du eta konponketa polifoniko konplexuagoak. Galizierazko abestiak dira geheinak baina gaztelerazko eta woloferazko bana ere badaude.

O xogo da tradición[aldatu | aldatu iturburu kodea]

O xogo da tradición ("tradizioaren jolasa") proiektua abiatu dute. Haurrekin elkarreragiteko diseinatutako proiektua da, instrumentu zaharrek eta belaunaldiz belaunaldi transmititu diren doinuek dituzten aukera mordoa modu hurbilean erakutsiz.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Faltriqueira (2002, Resistencia)[4]
  • Efecto Faltriqueira (2006, Resistencia)[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Galizieraz) «Web oficial del grupo galego de música celta Luar na Lubre. Información sobre próximos conciertos, los discos y letras, descarga de partituras, imágenes de las actuaciones, recortes de prensa.» luarnalubre.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).
  2. (Gaztelaniaz) Neira, Fernando. (2002-12-15). «Faltriqueira pone color polifónico a los cantos de las mujeres gallegas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).
  3. (Gaztelaniaz) LOS40. (2004-01-19). «'El Perro del Garaje', el nuevo disco de Víctor Manuel, se editará el 9 de febrero» LOS40 (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).
  4. (Gaztelaniaz) «Faltriqueira - Faltriqueira» Discogs (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).
  5. (Gaztelaniaz) «Faltriqueira - Efffecto Faltriqueira» Discogs (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]