Luar na lubre
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Luar na lubre | |
---|---|
Luar na Lubre musika taldea | |
Datuak | |
Jatorria | A Coruña |
Musika mota | folk |
Urteak | 1986-egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Edigal, Warner Music |
Taldekideak | |
Paula Rey Xan Cerqueiro Xulio Varela Patxi Bermúdez Bieito Romero Eduardo Coma Pedro Valero Xavier Ferreiro | |
Informazio gehigarria | |
www.luarnalubre.com | |
Luar na lubre ("Ilargi zuria basoan") folk musikaren talde galiziarrik ezagunenetarikoa da, 1986an sortutakoa. Galiziera erabiltzen dute nagusiki abestiak egiteko, eta aldi berean irekita daude kultura zeltaren beste herrialde batzuetara eta Portugalera. Garai batean abeslaria Lisboakoa izan da.
Urteetan zehar estiloa joan dira aldatzen, sofistikazio handiko mailetara iritsiz. 1996an Mike Oldfield musikariak "O Son do Ar" abestiaren egokitzapena sartu zuen "Voyager" albumean eta taldea gonbidatu zuen birarako, Luar Na Lubre-ri nolabaiteko ospea ekarri zion nazioartean. 2003an "Memoria da noite" abestia konposatu zuten Prestige-ren hondamendia zela-eta.
2009an, taldearen 25. urteurrenagatik, zuzeneko lehendabiziko diskoa grabatu zuten A Coruñako Colón Antzokian, gonbidatutako musikarien aldetik Luz Casal, Pedro Guerra edo Diana Navarro egon zirelarik. 3 urte geroago bigarren diskoa atera zuten zuzenean grabatutakoa, 2012ko uztailaren 31an Santiago de Compostelako Praza da Quintanan, eta euren lan ibilbideko 45 kanta bilduz.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paula Rey (ahotsa); Rosa Cedrón famatua (1996-2005) ordezkatu zuen Sara Louraço Vidalek 2011 arte.
- Xan Cerqueiro (flautak);
- Xulio Varela (bouzouki, tronpa, tarrañola eta pandeireta);
- Patxi Bermúdez (bodhran, danbor eta djimbek);
- Bieito Romero (gaitak, akordeoi diatoniko eta zarrabetea);
- Eduardo Coma (bibolina);
- Pedro Valero (gitarra akustikoa;
- Xavier Ferreiro (perkusioa eta efektuak).
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- O Son do Ar (1988).
- Beira Atlántica (1990).
- Ara Solis (1993).
- Plenilunio (1997).
- Cabo do Mundo (1999).
- XV Aniversario (2001).
- Espiral (2002).
- Hai un paraiso (2004).
- Saudade (2005).
- Camiños da Fin da Terra (2007).
- Ao vivo (zuzenean, 2009)
- Solsticio (2010)
- Mar Maior (2012)
- Sons da lubre nas noites de luar (zuzenean, 2012)
- Torre de Breoghán (2014)
- Extra Mundi (2015)
Ikus-entzunezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bideoklipen aldetik, "Tu Gitana" (1997), "Chove en Santiago" (1999), "El derecho a vivir en paz" (2002) eta "Os animais" (2007) egin izan dituzte urte hauetan zehar.
Bestela, "Un bosque de música" dokumental luzemetraia egin zuen Ignacio Vilar-ek “Via Lactea Films” ekoiztetxearekin 2004an.