Farnese jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Farnese jauregia
Palais Farnese.jpg
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
HiriaErroma
Erromako RioniakPonte
Helbidea Piazza Farnese , 67
Koordenatuak 41° 53′ 41″ N, 12° 28′ 15″ E / 41.894722222222°N,12.470833333333°E / 41.894722222222; 12.470833333333Koordenatuak: 41° 53′ 41″ N, 12° 28′ 15″ E / 41.894722222222°N,12.470833333333°E / 41.894722222222; 12.470833333333
Historia eta erabilera
Irekiera1589
Jabea Italia
Komisarioa Paulo III.a
Alexandro Farnese
Erabiltzailea Embassy of France, Rome
French School of Rome
Arkitektura
Arkitektoa Antonio da Sangallo (Gaztea)
Michelangelo
Giacomo della Porta
Estiloa Pizkundetar arkitektura

Farnese jauregia (italieraz: Palazzo Farnese) Erroma hiriburuko jauregi bat da, Regola rionean kokaturik dagoena. Gaur egun Frantziako enbaxadaren egoitza da. Sir Banister Fletcherrek esanetan XVI. mendeko Italiako jauregi ikusgarriena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Farnese familia boteretsuak 1517an abiatu zituen jauregiaren eraikuntza lanak. 1534 urtean Alexandro Farnese Paulo III.a Aita Santua bihurtu zen eta jauregia haunditzea erabaki zuen. Antonio da Sangallo Gaztea arkitektuak egin zuen jauregi berriaren diseinua. 1546an Sangallo hil zenean Michelangelok hartu zuen jauregiaren eraikuntzaren ardura. 1549an Aita Santua hil zen eta lanak berriz ere bertanb behera gelditu ziren. Giacomo della Porta arkitektoak Tiber ibaira begira dagoen jauregiaren atzealdea egitean amaitu zen jauregiaren eraikuntza.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrealdea trabertinozko adreiluz egina dago. Hiru solairu ditu eta 13 leiho solairu bakoitzean. Barnealdean zutabez banaturiko hiru habearte dude. Zutabeak dorikoak dira eta granito gorriz eginak daude. Barnealdea XVI. mendeko margolanez dekoraturik dago.

Lorategia ere badu, Aita Santuarentzako lorategi botaniko gisa eraiki zena. Giacomo del Ducak diseinatu zuen eta 1565 urtean hasi ziren egiten. Girolamo Rainaldik bukatu zuen 1630 urtean.

Enparantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregiaren aurrean Farnese enparantza dago. Bertan Karakalaren termetatik ekarritako granitozko bainuontzia ikus daiteke, iturri gisa erabiltzen dena.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]