Paulo III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau aita santuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Alessandro Farnese.

Paulo III.a[1] (latinez Paulus II), jaiotzez Alessandro Farnese (Canino Aita Santuen Lurraldea, 1468ko otsailak 29-Erroma, 1549ko azaroak 10) Eliza Katolikoko 220. aita santua izan zen 1534 eta 1549 bitartean.

Jatorria eta prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotza izenez Alessandro Farnese, italiar nobleziako Farnese familia boteretsukoa zen, lur handiak zituena Bolsenako lakuaren inguruan. Alessandroren aitona, Ranuccio Farnese, aita santuaren armadaren komandante buruzagia izan zen Eugenio IV.a aita santua zenean. Bere gurasoak, Pier Luigi Farnese eta Giovanella Gaetani izan ziren.

Lehenik Erroman hezi zen, Pomponio Letorekin, eta, ondoren, Florentzian, Lorentzo Mediciren jauregian, non, beranduago Leon X.a aita santua izango zena ezagutu zuen. Latin klasikoa eta italiera hitz egiten zituen.

Elizako karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere elizako karrera, oso bizkorra izan zen, eta apaiz izan gabe hasi zuen, 1519 arte, urte honetan ordenatu zelarik. 1493ko irailak 20an, kardinal izendatu zuen Borgia familiako Alexandro VI.a aita santuak San Cosme eta San Damian tituluarekin, aipaturiko aita santu hau, Pauloren arreba Julia Farnesioren maitalea zelarik. Zenbait promoziotatik pasa zen, Kolegio Kardenalizioko Errektore izatera iritsi arte.

Klemente VII.aren aitasantualdian, Ostiako gotzaina izan zen, Parmako gotzaina ere izan zen, eta, garai honetan zehar, erromatar neska noble batekin, lau sasikume izan zituen: Paolo, Constanza, Ranuccio eta Pier Luigi Farnesio, ondoren, Julio II.a aita santuak legitimatu zituenak.

Aitasantualdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi alditan, aita santu bihurtzetik oso gertu egon zen, baina ez zuten aita santu bezala 1534 arte aukeratu, urte horretan, Klemente VII.a ordezkatzeko eginiko konklabean. Erromako herria, bere hautaketaz poztu zen, erromatar hiritarra izan zen aurreko aita santua, Martin V.a izan baitzen, 103 urte lehenago. Urte horretako azaroak 3an, aita santu bezala koroatua izan zen.

Bere Erromatar gortean, luxuzko bizitza bat bizi izan eta nepotismoa praktikatu zuen, bere familia handitzen lagunduz. Aita Santu bezala egin zuen bere lehen ekintzetako bat, kardinal, bere bilobetako bi izendatzea izan zen, Guido Ascanio Sforza, hamasei urte zituena, eta Alexandro Farnese, hamalau urte baino ez zituena. Ekintza hau, kritikatua eta protestatua izan zen, baina, Reginald Pole, Gasparo Contarini, Sadoleto eta Gian Pietro Caraffa bezalako gizonak Kolegio Kardenalizioan sartu bezain pronto, aurrekoa ahaztua izan zen.

Paulo III.a, aita santuaren gortea erreformatzera dedikatu zen. Edonolako gehiegikeriak eragozteko batzordeak izendatu zituen: Ganbera Apostolikoa, Rotako Epaitegia, Presondegia eta Kantzileria.

Paulo III.a Alexandro eta Oktabio Farneserekin. Tizianoren margolana

Bere asmoetako bat, aita santuen lurraldea ziurtatzea zen, baita bere familia nobletzea ere. Piacenza eta Parma elkartuz bere seme Pier Luigirentzat dukerri bat ezarriz, gatazka bat sortu zuen Milango gobernariarekin, ondoren, Pier Luigiren erahilketarekin eta Piacenza Aita Santuen Lurraldetik urruntze iraunkorrarekin amaitu zena. Bere seme Pier Luigi erahila izan ondoren, aita santua, Piacenza eta Parma Aita Santuen Lurraldean mantentzen saiatu zen, Pier Luigiren semea eta Karlos V.a enperadorearen suhia zen Octavio, dukerri horiek gabe utziz.

Paulo III.ak, Santiago de Guatemalari, hiri titulua eman zion autoritate apostolikoagatik,. 1534ko urtarrilak 15eko bere buldan dagoena, soilik Guatemalari emandako pribilegio berezi-berezia, eta, ondorioz, izaera ofiziala eman ziona herriaren kategoriaren izendapenari.

Mundu Berriaren ebanjelizazioa dela eta, 1537ko ekainak 2an, "Sublimis Deus" buldarekin, Paulo III.ak, indigenen arrazionaltasuna defendatu zuen, indiarrak gizakiak diren aldetik, euren askatasunerako eskubidea, euren jabetzak erabiltzekoa, eta kristau bihurtzekoaa zutela esan zuen, modu baketsuan predikatu behar zitzaiena, krudelkeria oro eragotziz.

1540an, Jesusen Konpainia eta beste ordena erlijioso batzuen fundazioa onartu zuen, Kaputxinoak, Teatinoak, Barnabitak eta Ursularrak kasu. 1542an, Inkisizioa ezarri zuen azken elegite ganbera bezala herejia kasuetan, honela, Erromatar Inkisizioa abiarazi zuelarik (beranduago Paulo IV.a izango zen Gian Pietro Caraffak konbentzitu zuen epaitegi hau ezar zezan). Elizak debekatutako liburuen lehen indexaren elaborazioa abiarazi zuen (1559an argitaratuko zena). Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren eskakizunen aurka egon izanak, Aulki Santuaren eta Ingalaterrako Elizaren arteko hausturara eraman zuen, azken hau, Ingalaterrako koroaren autoritatepean geratu zelarik.

Trentoko kontzilioa eta kontraerreforma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1536ko ekainak 2an, Paulo III.ak kontzilio bat deitu zuen Mantuan hurrengo urteko maiatzerako, baina printze protestanteen ezadostasunak eta Mantuako dukeak ordena mantentzeko ardura hartzeari uko egiteak, proiektua zapuztu zuten. Orduan, bulda berri bat argitaratu zuen, beste kontzilio bat deituz Vicenzan, 1538ko maiatzak 1ean, baina hau ere ezin izan zen burutu.

Neutraltasun zorrotz bat mantendu zuen Frantzisko I.a Frantziakoa eta Karlos I.a Espainiakoaren arteko etengabeko lehietan, Karlosek, behin eta berriz, Inperioaren alde egiteko esaten zion arren, Frantzisko, Elizaren gaitzespenaren mende jarriz. Aita Santuak, Nizan konferentzia bat izatera bultzatu zituen, hamar urteko su eten batean amaitu zena eta Nizako su etena bezala ezaguna. Borondate on adierazpen bezala, Pauloren biloba bat, printze frantziar batekin ezkondu zen, eta enperadoreak, bere alaba Margarita Austria eta Parmakoa, Oktabio Farneserekin ezkonarazi zuen.

1544ko irailak 18an Crépyko bakeak, Karlos eta Frantziskoren arteko gerrekin amaitu zuenean, Paulok, kontzilio bat deitzeko bere proiektua berrartu zuen. Protestanteek, Aita Santuak presiditutako kontzilio bat arbuiatzen zutenez, Karlos, printzeak, armen bidez obeditzera behartzeko erabakia hartua zegoen. Paulok, hirurehun mila [[dukado (txanpona)|dukadorekin eta infanteriako hogei mila soldadurekin lagunduko ziola agindu zion, Karlosek, protestanteekin, banandutako akordioak egin ez zitzala eta eta Fedearen edo Aulki Santuaren eskubideen aurkako akordiorik ez egitearen baldintzapean.

Azkenean, 1545eko abenduak 13an, Trentoko kontzilioak bere lehen ekitaldia ospatu zuen. Zazpi ekitalditan, azkena 1547ko martxoak 3an, fedea eta diziplinari buruzko konturik garrantzitsuenak eztabaidatu zituzten. Protestanteen mehatxu eta argudioak entzun gabe. Idazteunei, jatorrizko bekatuari, justifikazioari eta Sakramentuei buruzko doktrina formulatu zuten. Kontzilioa amaitzen ari zenean, Trenton izurri bat gertatzearen beldurraren ondorioz, kontzilioaren egoitza Boloniara aldatu zen. Karlosek, kontseilua, alemaniar lurraldera itzultzeko eskatu zuen, baina kontzilioaren eztabaidek Bolonian jarraitu zuten, Aita Santuak, zisma bat eragozteko, kontzilioa, modu iraunkorrean luzatu zuen arte apirilak 21ean.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paulo III.aren aita santu armarria duen txanpona.

Paulo III.aren heriotza, bapatekoa izan zen. Sukar bortitz baten biktima izan zen, Quirinaleko jauregian hil zelarik, 81 urterekin. Bere hondarrak, San Petri basilikan daude, Michelangelok diseinatu eta Guglielmo della Portak eraikitako hilobian.

San Malakiasen profeziek, aita santu honi, Hyacinthus medicorum (Medikuen jazintoa) bezala erreferentzia egiten diote, aita santu bezala, Trentoko kontzilioan, Eliza "sendatu" izanari erreferentzia egiten dion aipamena. Baita, bere armarrian, bi zitori hori urdin agertu izateari ere (jazinto ere deituak), eta San Cosme eta San Damianen kardinalara izanari, bi mediku martiri.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Klemente VII.a
Aita Santua
1534-1549
Ondorengoa
Julio III.a


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Paulo III.a