Fatima

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fatima[1] edo Fatima az-Zahra (arabieraz: فاطمة‎ Fāṭimah ; Meka, c. 605 - Medina, 632ko abuztuaren 28a

) Mahomaren eta haren emazte Khadijaren alaba. Alirekin ezkondu zen eta Hassan eta Hussain beren semeak izan ziren Mahomaren leinuko gizonezko oinordeko bakarrak. Bere familiako beste zenbait bezala, bera ere jainkotu egin zuten xiitek Birjina deituz. Haren ikurra, Fatimaren eskua, prozesioetara atera ohi da. Suniek ere gurtzen dute Fatima, baina ez diote xiitek aitortzen dioten ohorerik ematen.

Fatimaren ondorengoek, Mahoma profetaren oinordeko legitimo bakarrak eta honen irakaskuntzen zaindariak direla defendatzen dute, fatimi, xii edo xiita izena hartuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]