Faustin-Élie Soulouque

Wikipedia(e)tik
Faustin I.a Haitikoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Faustin I.a Haitikoa

Faustin I.a Haitikoa, jaiotza-izenaz Faustin-Élie Soulouque (Petit Goave, Haiti, 1782 - 1867), Haitiko politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esklabo beltz baten semea zen. 1803an frantsesak Haititik kanporatzeko matxinadetan parte hartu zuen. Beltzen buruzagia izan zen, eta 1847an agintari-mulato talde batek Haitiko lehendakari hautatu zuen beren aginduak beteko zituelakoan; Soulouquek, ordea, ez zituen mulatoak aintzat hartu, eta 1849an bere burua enperadore izendatu zuen (Faustin I.a). Haren agintaldian ustelkeria eta beldurra nagusitu ziren Haitin. Santo Domingo menderatzeko ahaleginak egin zituen, baina ez zuen lortu. 1859an bere kargua kendu zion Geffard jeneralak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Faustin-Élie Soulouque Aldatu lotura Wikidatan