Edukira joan

Fawzia Alashmawi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fawzia Alashmawi
Bizitza
JaiotzaAlexandria, 1942 (81/82 urte)
Herrialdea Egipto
Lehen hizkuntzaegiptoar arabiera
Hezkuntza
HeziketaGenevako Unibertsitatea
Hizkuntzakarabiera
egiptoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, unibertsitateko irakaslea, akademikoa eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)Genevako Unibertsitatea

Twitter: alashmawi Edit the value on Wikidata

Fawzia Alashmawi (arabieraz: فوزية العشماوي‎; Alexandria, ?) egiptoar idazlea da. Gaztetan alde egin zuen Egiptotik, eta Genevan finkatu zen, Suitzan. Arabierako eta islamiar ikasketetako irakaslea da Genevako Unibertsitatean 1979az gero. 1983an Suitzako Unibertsitateko arabiera eta islamiar zibilizazioko doktoregoa eskuratu zuen. Alashmawik hainbat ekimenetan parte hartu ohi du bere erroak eta jatorri egiptoarra defenditzearren; besteak beste, Islama eta Mendebaldeko Geneva elkarteko, Suitza eta Kultura Islamiarra Elkarteko, eta Suitzako Egiptoar Elkarteko kidea da. Bere literatura-lanetan ere bere jaioterriaren mirespena nabarmentzen du. Obra aipagarriak ditu, ingelesez, Emakume musulmanen estatusa (1994), Mediterraneo aldeko 7 herrialdetako historiako testuliburuen ikerketa (1996), Musulmanen ahotsa Suitzan (1997) eta abar; frantsesez, berriz, Juduen rola Medinan (1971), Emakumeak Egiptoko gizarte garaikidean (1985), Fundamentalismoa islamean (1988), Testuliburuen ikerketa konparatiboa (1996); eta arabieraz, Arabiar ospetsuak: Ibn Battuta esploratzailea (1986), Atzerritarrak etxean (1995), Alexandria 60 (1996), Zazpi nesken elezaharra (1998).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]