Edukira joan

Felicity (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felicity (telesaila)
Jatorria
Sortzailea(k)J. J. Abrams eta Matt Reeves
IzenburuaFelicity
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua4
Atalak84
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoatelebista drama, coming-of-age television program (en) Itzuli eta college life television program (en) Itzuli
Iraupena42 minutu
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaABC Signature
Bestelako lanak
MusikagileaW. G. Snuffy Walden
Emanaldia
Jatorrizko igorlea The CW
The WB
Hasiera-data1998ko irailaren 29a
Amaiera-data2002ko maiatzaren 22a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0134247 Allocine: 249 Rottentomatoes: tv/felicity Allmovie: v173722 Metacritic: tv/felicity TV.com: shows/felicity Edit the value on Wikidata

Felicity estatubatuar telesail dramatikoa izan zen, J.J. Abramsek eta Matt Reevesek The WBrako sortua.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Felicity Kaliforniako Palo Altoko institutuan ikasten duen neska ederra da. Neska lotsatia da, lagun gutxirekin, eta, institutua amaitu ondoren, New Yorkeko Unibertsitatera joatea erabakiko du, bere bizitzan aldaketa bat egiteko, gurasoak aurka egon arren. Unibertsitate honetara joatea erabaki du, hara joango baita Ben ikastera. Beti maiteminduta egon da, baina ezin izan dio aitortu, bera baitzen institutuko mutil ospetsuena.

Nahiz eta hori izan New Yorkera joateko arrazoia, han Noel ezagutzen duenean bere sentimenduak birplanteatzen hasten da. Noel bigarren urteko ikaslea eta Felicityren egoitzako ikasle-kontseilaria da. Lehen egunetan, Julie ezagutuko du, hiri handiaren zurrunbiloan bilduta dagoen beste neska bat. Ikasle-egoitzan, Felicityk logela partekatzen du Meganekin. Hau, gustu gotikoko neska bat da, eta bere bizitza soziala dela eta ia gelatik pasatzen ez dena. Felicity medikuntza ikasteari ekingo dio, eta han Elena ezagutu zuen. Berehala kongeniatzen dute eta ikaskide bihurtzen dira.

Bestalde, Ben apartamentu batean bizi da Seanekin. Asmatzaile da, eta aberastuko duen ideia baten bila dabil. Hasieran, Felicity Benengana hurbiltzen saiatzen da eta New Yorken egoteko benetako arrazoia bera dela aitortzen dio. Benek uko egin dio, eta, beraz, Felicityk bere bizitzarekin jarraitzea eta Noelekiko adiskidetasunean sakontzea erabaki du, maitasun-harreman bati ekitera ere iritsiz.

Istorioan zehar maitasun egoerak agertuko dira protagonisten artean, baina garrantzitsuena Felicityk, Benek eta Noelek osatutako maitasun triangelua izango da, azken denboraldiko azken kapitulura arte konponduko ez dena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.