Felipe Agustin Otaegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Felipe Agustin Otaegi
Bizitza
Jaiotza Beizama1767ko abuztuaren  27a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 1840 (72/73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea

Felipe Agustin Otaegi Mendia (Beizama, 1767ko abuztuaren 27a - 1840) gipuzkoar idazlea izan zen. Beizamako erretorea izan zen. Sermoi ugari idatzi zituen; dirudienez, J. B. Agirreren erakustaldiak eta Gerrikoren hitzaldiak argitaratu zirenean, Otaegiren sermoiak (eskuz idatzitako zortzi liburuki) ere argitaratzen saiatu ziren, baina ez ziren, azkenean, plazaratu. 1993an, Beatriz Otaegi irakasleak Felipe Agustin Otaegui Beizamako erretorearen eskuizkribuak (1767-1840) izenburupean, doktoretza-tesiarekin batera, zortzi liburukiotako bi argitaratu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]