Beizama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Beizama
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Beizama.jpg
Beizamako ikuspegia

Beizamako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Urola Kosta
Izen ofiziala Beizama
Alkatea Maria Dolores Otaño Garciarena (ABB)
Posta kodea 20739
INE kodea 20020
Herritarra beizamatar
Kokapena
Koordenatuak 43° 08′ 03″ N, 2° 12′ 01″ W / 43.1341562°N,2.2002744°W / 43.1341562; -2.2002744Koordenatuak: 43° 08′ 03″ N, 2° 12′ 01″ W / 43.1341562°N,2.2002744°W / 43.1341562; -2.2002744
Beizama hemen kokatua: Gipuzkoa
Beizama
Beizama
Beizama (Gipuzkoa)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 16,55 km2
Distantzia 35 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 126 biztanle (2015) — (Red Arrow Down.svg -3)
% 61,82 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 38,18
Dentsitatea 7,61 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 1,19
Zahartze tasa[1] % 18,74
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 50
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 82,61 (2011)
Genero desoreka[1] % 14,53 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 7,01 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 88,44 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 72,6 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1564. urtea
Webgunea http://www.beizama.eus/

Beizama Gipuzkoaren erdi-erdian dagoen landa-udalerri txiki eta euskalduna da. 16,55 km² ditu, eta 126 biztanle zituen 2015. urtean. UEMAko kidea da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beizama Gipuzkoako erdigune geografikoan dago, Urola-Kosta eskualdean. Donostiatik 39 km-ra dago, Azpeitiatik 11ra eta Tolosatik 15era. Beizamara herri mailako errepideen bidez iristen da.

Udalerriak 16,8 km² dauzka, eta mugakide ditu Beasain hegoaldean, Albiztur eta Bidegoian ekialdean, Errezil iparraldean, eta Azpeitia sartaldean.

Beizama herria Illaun mendiaren magalean dago, Murumendiko mendilerroan. Ingurua basoz eta zelaiz osatua da. Duen garaierak (485 m), Gipuzkoako bigarren udalerririk altuena bihurtzen du, Bidania-Goiatzen ostean.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunea, alde batetik, udaletxea, eliza eta pilotalekuarekin, eta bestetik, Aginamendi, Amenabar, Baztarkalaldea, Ilarraldea eta Urdanpileta baserri-auzoak ditugu.

Nabarmentzekoa da Nuarbe auzoa, zati bat Beizamarena eta bestea Azpeitiarena dituena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI. mendean lehenengo aldiz aipatu zuten idatziz, Erdi Aro hartan Saiazko Alkate Gorenaren menpe egon zen Errezil, Aia eta Bidania-Goiatzekin batera. Batasun horri XIX. mendea arte eutsi zioten.

XVIII. mendean, berriz, udalak 100.000 pagorekin inguruak basoberritu zituen.

Azkenik, "Beizamako krimena" ezin dugu aipatu gabe utzi: 1926ko azaroaren 14an bi emakume (ama-alabak) Korosagasti baserrian hilda agertu ziren. Gertakari tragiko ezohiko horrek herria astindu zuen, are gehiago hilketa inoiz argitu ez delako. Pio Baroja idazleak berak "El cabo de las tormentas" lanean aipatu zuen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza eta abeltzaintza jarduera ekonomiko tradizionalak izan dira aspalditik, eta azken urteotan landa-turismoa sustatzen dabiltza.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean, populazio galera handia izan du. Izan ere, 1900. urtean 634 biztanle zituen, eta gaur egun 180 inguru. 1960ko hamarkada eta 1970ekoa izan ziren biztanle galera handienekoak.

Beizamako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak eta ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren 29an San Pedro jaiak ospatzen dituzte, eta Ernioko erromeriak ere aipatzekoak dira.

Herri-kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nuarbe auzoa nabarmendu izan da nazioartean azken urteotan sokatira taldea dela eta. Kirol honi eskainitako museoa dago auzo horretan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendeko San Pedro parrokia-eliza herriko eraikinik zaharrena da, eta nabarmentzekoak dira XVII. mendeko udaletxea eta Bakardadearen baseliza (XVIII) eta San Lorentzokoa.

Beizamar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beizama Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
  1. a b c d e f g (Euskaraz)  Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2.   «UEMA-Atlasa», Euskararen erabilera (UEMA), http://46.226.108.156/UEMA/atlas.html .