Felipe Ruiz Martín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Felipe Ruiz Martín
Bizitza
Izen osoa Felipe Ruiz Martín
Jaiotza Palacios de Campos1915
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2004ko urtarrilaren  27a (88/89 urte)
Hezkuntza
Heziketa Valladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Ikaslea(k) Luis Maria Bilbao Bilbao
Jarduerak
Jarduerak historialaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Kidetza Historiaren Errege Akademia
Real Academia de Historia y Arte de San Quirce
Colegio Libre de Eméritos Itzuli
Academia Europaea Itzuli

Felipe Ruiz Martín (Palacios de Campos, Valladolid, Espainia, 1915 - Madril, Espainia, 2004ko urtarrilaren 27a) historialaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valladolideko Unibertsitatean egin zituen Historiako ikasketak 1931 eta 1935 bitartean, eta doktoregoko sari berezia eskuratu zuen. 1941ean, katedra eskuratu zuen. 1961ean, Ekonomiaren Historiako Espainiako lehenengo katedradun izendatu zuten.

Ikerketa-lanei dagokienez, historia politikoaz eta bereziki nazioarteko harremanez jardun zuen. 1950eko hamarraldiaz gero hasi zen, halaber, Ekonomiaren Historia lantzen; izan ere, Ruizek Gaztelako XVI. eta XVII. mendeetako ekonomiaren azterketa sakona egin zuen. Laguntza handia eman zioten zeregin horretan Fernand Braudelek eta Parisko Ikerketa Zientifikoetako Zentro Nazionalean jardun izanak. Ikasketa haien eraginez idatzi zituen, esaterako, Les alumes espagnols, index de la conjunture économique de l´Europe au XVIeme siècle (1960) eta Lettres marchandes échangées entre Florence et Medina del Campo (1965) gutunak, 1990ean Pequeño capitalismo, gran capitalismo: Simón Ruiz y sus negocios en Florencia lanarekin osatuak.

Baina aipagarriak ditu, era berean, La población española al comienzo de los tiempos modernos (1967), El Banco de España: una historia económica (1970), Los destinos de la plata americana, siglos XVI y XVII (1990), etab. La proyección europea de la monarquía hispánica (1996) talde-lana zuzendu zuen halaber, eta Historia económica (1976) gidaliburua eman zuen argitara.

Nekazaritzari eta artzaintzari buruzko ikerketak ere egin zituen, eta laguntza handikoa izan da haren lana antzinako zenbait termino ekonomikoren esanahia ezagutzeko. Baina haren ekarpen nagusia Gaztela modernoko XV-XVIII. mende-bitarteko ekonomiaren historiaren aldiak bereiztea eta kronologiaren berrantolaketa egitea izan da.

1989an honoris causa doktore izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]