Felipe Ruiz Martín
Felipe Ruiz Martín | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Felipe Ruiz Martín |
Jaiotza | Palacios de Campos, 1915eko abuztuaren 23a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2004ko urtarrilaren 27a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Historiaren Errege Akademia Real Academia de Historia y Arte de San Quirce Colegio Libre de Eméritos (en) Academia Europaea (en) |
Felipe Ruiz Martín (Palacios de Campos, Valladolid, Espainia, 1915 – Madril, Espainia, 2004ko urtarrilaren 27a) historialaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Valladolideko Unibertsitatean egin zituen Historiako ikasketak 1931 eta 1935 bitartean, eta doktoregoko sari berezia eskuratu zuen. 1941ean, katedra eskuratu zuen. 1961ean, Ekonomiaren Historiako Espainiako lehenengo katedradun izendatu zuten.
Ikerketa-lanei dagokienez, historia politikoaz eta bereziki nazioarteko harremanez jardun zuen. 1950eko hamarraldiaz gero hasi zen, halaber, Ekonomiaren Historia lantzen; izan ere, Ruizek Gaztelako XVI. eta XVII. mendeetako ekonomiaren azterketa sakona egin zuen. Laguntza handia eman zioten zeregin horretan Fernand Braudelek eta Parisko Ikerketa Zientifikoetako Zentro Nazionalean jardun izanak. Ikasketa haien eraginez idatzi zituen, esaterako, Les alumes espagnols, index de la conjunture économique de l´Europe au XVIeme siècle (1960) eta Lettres marchandes échangées entre Florence et Medina del Campo (1965) gutunak, 1990ean Pequeño capitalismo, gran capitalismo: Simón Ruiz y sus negocios en Florencia lanarekin osatuak.
Baina aipagarriak ditu, era berean, La población española al comienzo de los tiempos modernos (1967), El Banco de España: una historia económica (1970), Los destinos de la plata americana, siglos XVI y XVII (1990), etab. La proyección europea de la monarquía hispánica (1996) talde-lana zuzendu zuen halaber, eta Historia económica (1976) gidaliburua eman zuen argitara.
Nekazaritzari eta artzaintzari buruzko ikerketak ere egin zituen, eta laguntza handikoa izan da haren lana antzinako zenbait termino ekonomikoren esanahia ezagutzeko. Baina haren ekarpen nagusia Gaztela modernoko XV-XVIII. mende-bitarteko ekonomiaren historiaren aldiak bereiztea eta kronologiaren berrantolaketa egitea izan da.
1989an honoris causa doktore izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.