Edukira joan

Felisa Argiñano Arzoz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felisa Argiñano Arzoz
Bizitza
JaiotzaAmeskoabarrena1903ko maiatzaren 3a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1939ko uztailaren 24a (36 urte)
Heriotza moduaerditzea: anemia
Jarduerak
JarduerakOstalaritza
KidetzaUnión General de Trabajadores

Felisa Argiñano Arzoz (Zudairi, Nafarroa Garaia, 1903ko maiatzaren 3a - Madril, 1939ko uztailaren 24a) ostalaritzako langilea izan zen. UGTko afiliatua. Ventasko emakumeen kartzelan hil zen bere semeaz erditu ondoren.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Felisa Argiñano zudairearra Tomas Argiñano Azparren eta Celedonia Arzozen[2] alaba zen. Hainbat neba-arreba zituen; Epifanio, Jose, Maria, Remedios eta beste bi.[3] 1939an Madrilgo Vicalvaron bizi zen Samaniego kaleko 55.ean, gerra garaian ezkondu zen Manuel Cuvas Fajardorekin batera, UGTko afiliatua zen eta Madrilgo Ritz Hoteleko langile harik eta, 1939ko maiatzaren 31n Madrilgo Ventasko emakumeen kartzelan espetxeratu zuten arte.[1]

Kartzelan zegoela bere semeaz erditu zen eta heriotza ziurtatzen duen dokumentuaren arabera, anemia hemorragiko baten eraginez hil zen.[1]

Beasainen bizi zen Felisaren ama Celedonia Arzoz Etxebarriak, 63 urtekoak, jaso zuen ume jaioberria Ventasko kartzelan eta umearen ardura hartu zuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  2. «Celedonia Arzoz» geni_family_tree 2023-07-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  3. «Felicitas Arguiñano Arzoz» geni_family_tree 2023-07-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]