Ameskoabarrena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ameskoabarrena
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Ameskoabarrengo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadea
Eskualdea Lizarrerria
Izen ofiziala Escudo de Amescoa Baja.svg Améscoa Baja
Alkatea Diego Arturo Urra Velasco (AIAB, Indep.)
Posta kodea 31xxx
INE kodea 31013
Herritarra ameskoar, ameskoabarrendar
Kokapena
Koordenatuak 42° 46′ 15″ N, 2° 07′ 54″ W / 42.770888888889°N,2.1316916666667°W / 42.770888888889; -2.1316916666667Koordenatuak: 42° 46′ 15″ N, 2° 07′ 54″ W / 42.770888888889°N,2.1316916666667°W / 42.770888888889; -2.1316916666667
Ameskoabarrena hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Ameskoabarrena
Ameskoabarrena
Ameskoabarrena (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 46,80 km2
Garaiera 563 metro
Distantzia 60 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 764 biztanle
% 52,97 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,03
Dentsitatea 16,32 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 5,08
Zahartze tasa[1] % 27,9
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 19,87
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 77,32 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,32 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 6,58 (2010)
Euskararen erabilera

0,2 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://amescoabaja.org/


Ameskoabarrena[2] Nafarroako udalerria da. Herria Nafarroako hiriburutik 60 kilometrora dago eta 764 biztanle zituen 2014. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zudairiren ikuspegia.

Ameskoabarrena Lizarrako merindadearen iparraldean dago, Urbasako mendizerratik gertu. Urbasako mendilerroa eta parkea udalerriaren iparraldean daude kokaturik. Bestalde, Urbasako mendateak Ameskoabarrena eta Olazti (Sakana) lotzen ditu.

Iparraldean Urbasarekin egiten du muga, hegoaldean Lana eta Allinekin, ekialdean Abartzuzarekin, eta mendebaldean Eulaterekin.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibarraren erdialdean dagoen klima mediterraneoko guneren bat, eta ipar eta ipar-ekialdeko mendietako klima atlantiarra izan ezik, udalerriaren gehienean klima azpimediterraneoa nagusitzen da. Urteko batez besteko tenperatura 8-10 gradukoa eta prezipitazioak 800 eta 1400mm bitartekoak dira. Iparraldeko gune menditsuenean 1.400mm gorakoak ere izan daitezke. Urteroko egun euritsuak 100 eta 120 artekoak dira.

Ameskoabarrena baso gehien dituen Nafarroako udalerria da, udalerriaren azaleraren %65,6. Larre lur moduan erabilitakoak %16,1 eta laborantza lurrak %15,1 dira. Zuhaitz espezieen artean, ameztia, hosto txikiko haritza, eta udalerriaren iparraldean pagoa nabarmentzen dira.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakedanoko elizaren ikuspegia.

Ondoko kontzejuek osatzen dute Ameskoa udalerria: San Martin, Artatza, Bakedano, Barindano, Ekala, Gollano, Urra eta Zudairi.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameskoabarrena jaurerria izan zen Erdi Aroan zehar, eta udalerriari buruzko lehen dokumentu idatzia XI. mendekoa da. XVI. mendea arte, herriaren izena "Ameskoa" izan zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameskoabarreneko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamaika etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,34 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameskoabarrengo alkatea Diego Arturo Urra Velasco da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Orduan bera kide zen Basaula zerrendak atera zituen aukeratutako zinegotzi guztiak. Baliogabeko botoak 5 izan ziren (emandako guztien %1,29) eta 14 boto zuri izan ziren (botoen %3,66). Abstentzioa %46,41koa izan zen.

Ameskoabarrengo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Basaula 347 4

2011n berriro Urra atera zen alkate, kasu honetan AIAB (Agrupación Independiente Améscoa Baja) zerrendako kide. Beste bi zerrendak (Agrupación Independiente Artaza eta Arrepuia) ere ordezkaritza lortu zuten.

Ameskoabarrengo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AIAB 301 5
Artaza 74 1
Arrepuia 64 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Diego Arturo Urra Velasco Basaula
2011- Diego Arturo Urra Velasco AIAB

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxe zaharra Zudairitik gertu dagoen Bazarramendi izeneko gunean izan zen. Ondorengo udal eraikina Zudairiko kontzejuaren etxean egon zen. Gaur egungo udaletxea 1923an eraiki zen Luis Salvatierra arkitektoaren proiektuaren arabera. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: San Anton kalea, 30 (Zudairi kontzejua)

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Automoviles Urederra autobus konpainiak Ameskoabarrengo Zudairi eta Barindanoko kontzejuak Lizarrarekin batzen ditu. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Ameskoabarrena eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,60k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Ameskoabarrena) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[3].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2. Euskaltzaindiaren 155. araua: «Nafarroako udal izendegia».
  3. Euskarakultur.com webguneko albistea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ameskoabarrena Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa