Felix Etxeberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felix Etxeberria
Felix Etxeberria Larrañaga Parapan.jpg
Bizitza
JaiotzaElgoibar, 1926
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaElgoibar2022ko irailaren 2a (95/96 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakekintzailea

Felix Etxeberria Larrañaga, Felix Parapan izengoitiz ere ezaguna (Parapan baserria Elgoibar, Gipuzkoa, 1926-Elgoibar, 2022ko irailaren 2a) euskaltzale eta enpresa-sortzailea izan zen.[1]

Elgoibarko Parapan baserrian jaio zen Felix, bere aita bertakoa bait zen. Zortzi anai-arrebatik laugarrena zen Felix. Hamalau urtekin lanean hasi zen Eibarren, eta Orbea bizikleta enpresan eta Elgoibarko Sigman aritu zen. Elgoibarren Jarbe enpresan doitzaile ikasi zuen eta beste lankide batzuekin Danobat enpresa sortu zuen. Gerora Danobat kooperatiba bihurtu zen.[1]

Ekintzailea izan zen bereziki euskararen arloan eta azpimarratzekoak dira euskarazko lehenengo tallerrerako hiztegia sortu izana eta Elgoibarko Ikastolaren sortzaileetakoa izatea. Elgoibarko Izarra elkartea ere sortu zuen.

2017-an Debegesa Debabarreneko garapen ekonomikorako elkarteak Gure Balioak saria eman zion.[2]

Hasier Etxeberria idazle eta kazetari zenaren aita zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Ahotsak.eus - Felix Etxeberria. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  2. GURE BALIOAK 2017: Felix Etxeberria Larrañaga. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]