Danobat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Danobat S. Coop
Danobat logo.png
Planta DANOBAT.jpg
Danobatek Elgoibarren dituen instalazioak
Mota Kooperatiba
Sektorea Makina-tresna
Sorrera 1954
Egoitza Elgoibar, Gipuzkoa
 EH
Webgunea http://www.danobatgroup.com/


Danobat Elgoibarko (Gipuzkoa) kooperatiba bat da, eta makina-tresnak egiten dihardu, batez ere, artezteko makinak, tornuak eta zinta zerrak fabrikatzen. Danobat Mondragon Korporazio Korporatiboan sartuta dago, industri arloan, Makina-tresnaren dibisioaren barruan. Enpresa makina-tresnen ekoizlerik garrantzitsuenetakoa da Europan.[1] Gipuzkoako Elgoibar langile herrian eratu zen, 1954an, baina gaur egun enpresak mundu osoan dituen hainbat ordezkaritzatan banatuta ditu langileak.[2]

Danobat izena euskarazko bi hitzen kontrakzioa da, danok (mendebaldeko euskalkietako forma; euskara batuan, denak) eta bat hitzena, zehazki. Beraz, «denak bat» esanahia du.

Langile guztiak dira, denak baldintza beretan, jabegoaren gordailuzainak, eta pertsona bakoitzak boto bat dauka Batzar Nagusian. Danobateko gobernu organoak (Kontseilu Errektorea eta Batzar Nagusia) bazkide langileez osatuta daude, beraz, enpresaren erabakietan eta kudeaketan parte hartzen dute. Lau urtean behin berritzen da organo horien osaera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurumenaren kudeaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ihoberen eta Invemaren babesarekin, 2001ean ISO Talde bat eratu zen Danobat Taldeko eta MCCko beste enpresa batzuekin eta 2002ko maiatzean ISO 14000 arauaren araberako ziurtagiria eskuratu zen. Urte berean Danobatek EMAS erregistroan inskribatze lortu zuen. 2003ko maiatzean AENORek egin zituen ikuskaritzetan aldeko emaitza eman zuten, eta 2003ko urrian Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak EMAS[7] erregistroa onartu zion.

Interneteko presentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danobatek bere soluzioak erakusten ditu atari instituzional batean, taldeko beste kooperatiba batzuekin batera. Gainera, beste gune batzuk ere baditu tren industriaren, ebaketa soluzioen eta Estatu Batuetako merkatuaren gaietarako.

Instalazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danobaten instalazio nagusia Elgoibarren dago, eta beste lau industri instalazio ditu Euskal Herrian. Instalazioak ditu, halaber, Alemanian (Danobat-Overbeck), Erresuma Batuan (Danobat-Newall) eta Estatu Batuetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]