Felix Maraña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felix Maraña

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1953 (70/71 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria

Felix Maraña Sánchez (Donostia, Gipuzkoa, 1953) gipuzkoar idazle eta kazetaria da, gaztelaniaz idazten duena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977an, Kantil literatura-aldizkaria sortu zuen, beste idazle batzuekin batera. 1987an, Miguel de Unamuno Kazetaritzako Saria jaso zuen. Euskal Herriko Unibertsitateak ateratzen duen Gaur egungo euskal poesia liburu-bildumaren zuzendari eta arduraduna zen 1990etatik 2000. urte arte.[1]

Marañarenak dira, besteak beste: Atadura de noche y arena (1979, "Hondar eta gauezko loturak"), Carlos Sanz, por dentro (1989), Memoria de Gabriel Celaya (1993), Sigfrido Koch (1993). Bere azken lanak: Julio Caro Baroja, el hombre necesario (1995), Gabriel Celaya: señales de travesía (1996), Baroja gurea: Pío Baroja, 1872-1956 (1998), Jorge Oteiza: elogio del descontento (1999), Rataplan: danbor hotsa Donostian (1836-1936) (2005) eta El bosque no es un árbol repetido : sonetos y soñetos (2023).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz):[1] Al ritmo de Madrid saioari eman zion elkarrizketa 2021ean.