Feniar Anaitasuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Feniar Anaitasuna (ingelesez Fenian Brotherhood eta irlanderaz Bráithreachas na bhFíníní) irlandar erakunde errepublikar bat izan zen. 1858an John O'Mahony eta Michael Doheny irlandar etorkinek AEBetan sortu zuten. Erakundeko kideei fenian edo feniarrak deitu ohi zitzaien (ingelesez fenian edo fenians).

O'Mahony irlandar mitologiaren zaletua zenez, erakundeari izena ipintzeko Fenian zikloan agertzen den kondairazko Fionn mac Cumhaill buru zuten Fianna gerlari taldean oinarritu zen.

Irlandar errepublikanismoan garrantzi historiko handia izan zuen erakundea izan zen, ondorengo Clan na Gael eta Irlandar Anaitasun Errepublikarraren antzindaria izan baitzen. Era berean erakunde honen jatorri edo sustraiak askorentzat irlandar errepublikanismoaren lehenbiziko erakunde antolatua izan zen 1798an Theobald Wolfe Tone iraultzaileak sortutako Irlandar Batuen Elkartean topa daitezke.

1867an Feniar matxinada antolatu eta burutu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]