Ferdinand Piëch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ferdinand Piëch
Ferdinant Piech by Stuart Mentiply.jpg
Bizitza
Jaiotza Viena1937ko apirilaren 17a
Herrialdea  Austria
Familia
Aita Anton Piëch
Ama Louise Piëch
Ezkontidea(k) Ursula Pie͏̈ch
Hezkuntza
Heziketa ETH Zurich
Lanbidea
Lanbidea Ingeniaria, exekutiboa, ekintzailea eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak

Ferdinand Piëch (Viena, 1937ko apirilaren 17a) austriar enpresaburua da. Porsche auto-markaren sortzaile Ferdinand Porschen eta Volkswagenen «kakalardo» ospetsuaren diseinatzailearen iloba da.

Ingeniaritza Zientzietako ikasketak egin zituen Zuricheko Teknologia Aurreratuko Unibertsitate Kantonalean (Suitza), eta han eskuratu zuen doktoregoa 1962an. 1963an, Porsche KG enpresan hasi zen lanean motor esperimentalen sailean, eta, harrezkero, hainbat kargu eskuratu zituen, harik eta 1971n enpresako zuzendari tekniko izendatu zuten arte. Administrazio Kontseiluan sartzerik ez zuen lortu, eta lehiakideentzat hasi zen lanean. Horrela, 1975erako, Audi Nsu Auto Union AG enpresako (gerora Audi AG) Zuzendaritza Kontseiluko kide izendatu zuten, eta Garapen Teknikoko Sailaren ardura eman zioten. 1988an, Audi AG konpainiako Zuzendaritza Kontseiluko lehendakari egin zuten. Piëchek aurreramendu tekniko bikainak sartu zituen Audin, besteak beste, bost zilindroko injekzio-motorra, turbokonpresore eta intercoolerrez hornituriko motorra, hiru bideko katalizagailudun motorra, segurtasuna areagotzeko zenbait berrikuntza eta abar. Azkenik, 1992an, Volkswagen Taldearen Zuzendaritzako lehendakari izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferdinand Piëch Aldatu lotura Wikidatan