Fernan López Eskoriatza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fernan López Eskoriatza
Bizitza
Jaiotza Gasteiz, 1480
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Madril, 1541 (60/61 urte)
Hobiratze lekua Santa Maria katedrala
Familia
Ezkontidea(k) Victoria Anda Eskibel
Hezkuntza
Heziketa Oxfordeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak medikua

Fernán López Eskoriatza Ibáñez Agirre (Gasteiz, 1480- Madril, 1541) gasteiztar medikua eta noblea izan zen. Ospe handia izan zuen mediku bezala eta Henrike VIII. Ingalaterrakoaren eta Karlos V. Espainiako enperadorearen mediku pertsonal izatera iritsi zen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernán López Eskoriatza mediku izendatu zuten Gasteizen bertan bertako udal batzordeak 1508an. 1515 bitarte Gasteizen aritu zen baina ondoren Londresera joan zen, eta han, Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren eta haren emaztearen, Katalina Aragoikoaren, mediku pertsonala izan zen.

Humanista handia izan zen eta bere garaiko beste nazioarteko humanista askorekin harreman estuak izan zituen. Victoria Anda Eskibelekin ezkondu zen, era berean, aski jakintsua omen zena.

Ingalaterrako egonaldian Oxforden lortu zuen medikuntzan doktoregoa (1520) eta Londresko Mediku Eskolaren sortzailetakoa izan zen(1518).[2]

Espainiara itzuli zelarik, Karlos V.aren mediku pertsonala bihurtu zen.

XVI. mendearen erdialdera, bizitzaren hondarrean, emaztearekin batera jauregi bat eraiki zuten haien sorterrian, Eskoriatza Eskibel jauregia, Gasteizko eraikin eta monumentu nabarmenetakoa.[3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Correo, El Fernán López de Escoriaza. El Correo . Noiz kontsultatua: 2017-07-30.
  2. (Gaztelaniaz) López de Escoriaza e Ibáñez de Aguirre, Fernán - Auñamendi Eusko Entziklopedia . Noiz kontsultatua: 2017-07-30.
  3. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario De ruta por los palacios renacentistas del casco medieval de Vitoria. diariovasco.com . Noiz kontsultatua: 2017-07-30.
  4. (Gaztelaniaz) «Palacio de Escoriaza-Esquivel | España Única - Donde tus sueños te lleven» España Única - Donde tus sueños te lleven . Noiz kontsultatua: 2017-07-30.