Fernando Simón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando Simón
Spanish Coronavirus Technical Management Committee press briefing 20 March 20 04 (cropped).jpg
(2020)
Escudo de España.svg
Osasun Alerta eta Larrialdien Koordinazio Zentroako zuzendari

2012 -
Bizitza
Izen osoa Fernando Simón Soria
Jaiotza Zaragoza1963ko uztailaren 29a (57 urte)
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Madril
Lehen hizkuntza gaztelania
Familia
Aita Antonio Simón Ramiro
Hezkuntza
Heziketa Zaragozako Unibertsitatea lizentzia : medikuntza
Londresko Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Eskola
Hezkuntza-maila lizentzia
Hizkuntzak gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak epidemiologoa
Enplegatzailea(k) Medicus Mundi International
Osasun Eskola Nazionala
Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroa
Osasun Alerta eta Larrialdien Koordinazio Zentroa  (2004 -
Jasotako sariak
Kidetza Karlos III.a Osasun Institutua

Fernando Simón Soria (Zaragoza, Espainia, 1963) espainiar mediku epidemiologoa da. 2012az geroztik Espainiako Osasun Ministerioko Osasun Alerta eta Larrialdien Koordinazio Zentroko zuzendaria da. 2014an ebola gaixotasunak Espainian sortu zuen krisiaren jarraipenerako batzorde bereziaren bozeramailea izan zen.[1] 2020an, SARS-CoV-2 pandemiak Espainian eragin zuen osasun-krisia dela eta, Espainiako Osasun Ministerioko komunikatzaile bihurtu zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuko Mediku Titularra da lanbidez. Epidemiologian diplomaduna da Londresko Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Eskolan. Ondoren, Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroaren Esku Hartzezko Epidemiologian Prestakuntza Europar Programan trebatzen jarraitu zuen.

Gaur egun, Osasun Eskola Nazionaleko irakaslea eta Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroaren aholku-batzordeko kidea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ebola izateko zantzurik gabe jarraitzen du Malin aritutako sendagile nafarrak» Berria 2014ko azaroaren 22a Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 17a.