Fight Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fight Club (eleberria)».
 Fight Club
Jatorria
Argitaratze-data1999
IzenburuaFight Club
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Alemania
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaflashback film (en) Itzuli, film dramatikoa, thrillerra, eleberri batean oinarritutako filma eta psychological thriller film (en) Itzuli
Iraupena139 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaFight Club
Grabazio lekua(k)Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)David Fincher
Gidoigilea(k)Jim Uhls (en) Itzuli
Chuck Palahniuk
[[Kategoria:Jim Uhls (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Edward Norton (The Narrator (en) Itzuli)
Brad Pitt (Narrator (en) Itzuli)
Helena Bonham Carter (Marla Singer (en) Itzuli)
Jared Leto (Angel Face (en) Itzuli)
Meat Loaf (Robert Paulson (en) Itzuli)
Zach Grenier
David Lee Smith
Eion Bailey
David Andrews (en) Itzuli
Paul Dillon
Ezra Buzzington
Tim de Zarn
Rachel Singer (en) Itzuli
Christina Cabot
Eugenie Bondurant
Phil Hawn
Eddie Hargitay
Holt McCallany
Richmond Arquette
Stuart Blumberg
Matt Winston
Paul Carafotes
Michael Shamus Wiles
Brian Tochi (en) Itzuli
Carl Ciarfalio
Charlie Dell (en) Itzuli
Bob Stephenson
Pat McNamara








[[Kategoria:David Andrews (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Rachel Singer (en) Itzuli antzeztutako filmak]]










[[Kategoria:Brian Tochi (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Charlie Dell (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
EkoizleaArt Linson
Ceán Chaffin (en) Itzuli

[[Kategoria:Ceán Chaffin (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaRegency Enterprises (en) Itzuli
20th Century Fox
[[Kategoria:Regency Enterprises (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaArnon Milchan
EdizioaJames Haygood (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaDust Brothers (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaJeff Cronenweth
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLos Angeles
Argumentu nagusiaAlter egoa
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

20thcenturystudios.com…
IMDB: tt0137523 Filmaffinity: 536945 Allocine: 21189 Rottentomatoes: m/fight_club Mojo: fightclub Allmovie: v180767 TCM: 451627 Metacritic: movie/fight-club TV.com: movies/fight-club
Facebook: FightClub Netlix: 26004747Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Fight Club (euskaraz: Borroka kluba) film satirikoa da, David Fincher estatubatuar zinemagileak 1999an zuzendu zuena. Chuck Palahniuk idazlearen izenburu berdineko eleberrian (1997) oinarrituta dago. Edward Norton, Brad Pitt eta Helena Bonham Carter izan ziren antzezle nagusiak. Nortonek bere lanbide liberalarekin asperturik estatubatuar gizartean bizi den "gizon arruntaren" papela egiten du (zeinaren izena ez den erakusten). Hala bada, "borroka klub" klandestino bat sortzen du Tyler Durden deituriko jaboi saltzaile batekin (Brad Pittek antzeztua), eta honekin eta Marla Singerrekin (Helena Bonham Carterrek antzeztua) erlazio batean aurkitzen da.

Chuck Palahniukeken eleberria Laura Ziskinek aukeratu zuen, 20th Century Foxeko produktoreak hain zuzen, zeinak Jim Uhis kontratatu zuen zineko adapziorako gidoia idatzi zuen. David Fincher proposaturiko lau zuzendarietako bat izan zen, eta azkenean, kontratatua izan zen proiektuarenganako zuen ilusioa ikusita. Fincherrek gidoia garatu zuen Uhisekin batera eta zineko industriako aktoreei eta beste kide batzuei eskatu zien laguntza idazteko ordurako. Zuzendariak eta aktore zerrendak pelikula 1955eko Rebel Without a Cause eta 1967ko The Graduate filmekin alderatu zuten. Fincherrek filmeko indarkeria generazio gazteen eta publizitateko baloreen sistemaren arteko gatazkaren metafora adierazten saiatu zen. Zuzendariak Palahniuken eleberriko ñabardura homoerotikoak kopiatu zituen ikuslearentzat deserosoa eginarazteko eta hala bukaerako giro dramatikoa asma zezaten saihesteko.

Estudioko exekutiboei ez zitzaien pelikula gustatu eta ondorioz, marketing kanpaina berregin zuten, hala, diru galtze posibleak gutxitzeko asmotan. Fight Clubek ez zituen aurreikuspenak bete eta erreakzio oso polarizatuak jaso zituen kritikoen partetik. Hala ere, Oscar Sari batera nominatua egon zen eta beste hamabost nominazioetara. Horretaz gainera, Brad Pitten pelikula onenetako gisa kontsideratua dago. Pelikula, mezu anbiguo eta ulertze zailekoa lehen ikustaldian, ez zen asko gustatu estreinatu eta lehen urteetan, baina denborarekin kultuzko filma bilakatu zen. Pelikula eztabaidagarrienetako bat bilakatu zen. The Guardian egunkariak estatubatuar politikako aldaketaren seinale bezala ikusi zuen eta bere estiloa berritzaile gisa definitu zuen. Pelikulak arrakasta komertziala lortu zuen DVD formatoa sortzerakoan, zeinak asko erraztu zuen kultuzko filma bilakatzean. Gaur egun IMDb webgunean historiako pelikula onenen zerrendan hamargarren postuan aurkitzen da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lanbide liberala baina inongo ilusio edo grinarik ez duen Jack izeneko gazte batek (Edward Norton) bere bizitza grisa eta aspergarriaren ondorioz lokartzeko arazo larria jasaten hasi da, honek lanean eta azken finean bere bizimoduan ere kaltea dakarkio. Hegazkinean burututako bidai batean zehar Tyler Durden (Brad Pitt) deituriko oso pentsamolde berezia duen xaboi-saltzaile karismatikoa ezagutuko du: perfekzionismoa, jende oso ahularen helburua da, aldiz, norberaren suntsipena, benetazko bizipoza eskeintzen duen gauza edo jarduera bakarra da. Hortaz, bi gazteek ezkutuko borroka elkarte bat sortzea erabakiko dute, bertan kideek elkar jipoituz heuren eguneroko bizitzetako frustrazioak eta haserreak borroketan irauliko dituzte, elkarte sekretu honek itzelezko arrakasta izango duelarik.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Fincher, hainbat bitxikeri argitaratu zituen interneten. Hemen haietako batzuk[1]:

  • Filmeko eszena guztietan Starbucks-eko ontzi bat agertzen da.
  • Tyler Durden behin baino gehiagotan agertzen da fotograma batean, pelikulan agertu baino lehen. Hau bakarrik ikusi ahal da filmea momentu egokian geldiaraziz.
  • Narratzaileak Tylerri lehen aldiz ukabikada bat ematen dionean suposatzen da Edward Norton aktuatu behar zuela, Brad Pitteri eman gabe, baina ez zen horrela izan.
  • Brad Pitt hautatu baino lehen produktoreak Russell Crowe nahi zuten Tyler Durdenen papera antzezteko.
  • Matt Damon eta Sean Penn narratzailearen papera egiteko kandidatoak izan ziren.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika (Soundtrack)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

N.º Izenburua Iraupena
1 «Who Is Tyler Durden? - SoundTrack» 5:03
2 «Homework» 4:36
3 «What Is Fight Club? - SoundTrack» 4:44
4 «Single Serving Jack» 4:14
5 «Corporate World - SoundTrack» 2:42
6 «Psycho Boy Jack - SoundTrack» 2:57
7 «Hessel, Raymond K.- SoundTrack» 2:49
8 «Medulla Oblongata - SoundTrack» 5:59
9 «Jack's Smirking Revenge» 3:58
10 «Stealing Fat» 2:21
11 «Chemical Burn - SoundTrack» 3:35
12 «Marla - SoundTrack» 4:22
13 «Commissioner Castration - SoundTrack» 3:06
14 «Space Monkeys - SoundTrack» 3:18
15 «Finding the Bomb - SoundTrack» 6:50
16 «This is your life* - Mark Sing» 3:31
17 «Where is my mind? - Pixies» 3:46

Eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Noiz kontsultatua: 2016-02-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]