Meat Loaf

Wikipedia, Entziklopedia askea
Meat Loaf
Meat Loaf Photo Op GalaxyCon Raleigh 2019 (cropped).jpg
(2019)
Bizitza
Izen osoaMarvin Lee Aday
JaiotzaDallas1947ko irailaren 27a (74 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of North Texas (en) Itzuli
Lubbock Christian University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, musikaria, egile abeslaria, disko-ekoizlea eta gitarra-jotzailea
Jasotako sariak
Nominazioak
KidetzaNeverland Express (en) Itzuli
Izengoitia(k)Meat Loaf, Meatloaf eta Meat Loaf Aday
Genero artistikoarock
heavy metala
hard rock
Rock progresiboa
Ahots motatenorra
DiskoetxeaArista Records
Cleveland International Records (en) Itzuli
Epic Records
RCA
MCA Inc.
Polydor Records
Sanctuary Records (en) Itzuli
Mercury Records (en) Itzuli
Virgin Records
Motown Records

meatloaf.net
IMDB: nm0001533 Allocine: 34372 Allmovie: p48154 TV.com: people/meat-loaf IBDB: 79492
Facebook: MeatLoaf Twitter: RealMeatLoaf Spotify: 7dnB1wSxbYa8CejeVg98hz iTunes: 60358 Last fm: Meat+Loaf Musicbrainz: b134d1bf-c7c7-4427-93ac-9fdbc2b59ef1 Songkick: 378262 Discogs: 254259 Allmusic: mn0000339624 Deezer: 317 Edit the value on Wikidata

Marvin Lee Aday (1947ko irailaren 27a, Dallas, Texas), Meat Loaf izen artistikoz ezaguna, estatubatuar antzezle eta abeslaria da. 1966an Kaliforniara joan zen, eta zenbait musika-taldetan abestu zuen, The Rocky Horror Picture Show (1975, Jim Sherman) filmean parte hartzeaz gainera. Jim Steinman musikagilearekin batera, Bat Out Of Hell disko ospetsua kaleratu zuen. Diskoan musika klasikoan inspiratutako musika jasoa heavy metaleko elementuekin nahasi zuen. Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta 400 astez egon zen disko salduenen zerrendan. Hurrengo diskoak, Dead Ringer (1981), aurrekoaren ezaugarri berak zituen, eta Meat Loafen rock gotiko sintetikoak onarpen zabala zuela frogatu zuen. Geroago, ahotsarekin arazoak zituela eta, zineman lan egiten hasi zen. Nolanahi dela ere, 1993an, Back Into Hell diskoa kaleratu zuen, bere lehen Bat Out Of Hell haren jarraipen gisa edo, eta izugarrizko arrakasta izan zuen harekin ere. Arrakasta horren ondoren, munduan zehar bira bat eginda, beste disko bat kaleratu zuen 1995ean, "Welcome To The Neighbourhood", baina ez zuen espero izandako arrakastarik lortu, eta diskoak ekoizteari utzi zion. Garai horretan, aktore-lanei ekin zien, kontzertuak ere eman bazituen ere. 2003an Couldn't Have Said It Better diskoa atera zuen, eta 2006an Bat Out Of Hell III: The Monster Is Loose.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meat Loaf Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Texas
Artikulu hau Texasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.