Figols jauregia
Figols jauregia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Getxoko eremu berezia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Getxo |
Koordenatuak | 43°20′11″N 3°00′09″W / 43.336482°N 3.002488°W |
Ondarea | |
EJren ondarea | 221 |
Figols jauregia gaur egun Hotel Artaza bezala ezagutzen dugun eraikina da. Jauregi hau XX. mendearen hasieran eraiki zuen J.M. Smith arkitektoak, eta 2001 urtetik Monumentu Historiko Artistiko gisa zerrendatuta dago.[1]
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Getxo udalerriko Neguri auzoko Makaletako etorbidean kokatuta dago, konkretuki 12 zenbakian. Bere oinplanoa "H" etzan itxurakoa da; berau estaltzen isurki anizkuneko estalkia dugu, txapitulekin, harburu tailatuen gainean. Altxaerari dagokionez, beheko solairuan, pisu bat, ganbara eta txapitulaz osatzen da. Aparailua harlandu bikainezkoa da, erdiko gorputzeko pisua izan ezik, zeina espinelean antolatutako adreiluz egindakoa baita. Sarrerako fatxada hiru gorputzez osatuta dago; hauetatik erdikoa, sakonduta agertzen da. Ataripe handi bat du bere beheko oinean, eskartzanotako arkupeekin eta koloma rumendunekin; ataripe honen gainean tamaina bereko terraza bat dago. Alboko gorputzek lau isurkiko estalki independenteak dituzten dorreen antza dute eta hauetan bao dinteldunak irekitzen dira. Atzealdeko fatxadak, ikusterakoan nagusia dela ematen duenak, alboko gorputz aurreratuak ere ditu. Itxura eta tamaina askotako baoen 5 ardatz agertzen dira; aipatzekoa da sarrerako ataripe poligonala, erdi-puntuko arkuan, eta bere gainean ezkutu koroduna erakusten du.[2]
Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |