Filipa César

Wikipedia, Entziklopedia askea
Filipa César

(2016)
Bizitza
JaiotzaPorto, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
Hezkuntza
HeziketaBerlin University of the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, irakaslea eta eskultorea
KidetzaAssociação Portuguesa de Realizadores (en) Itzuli
IMDB: nm4250571 Edit the value on Wikidata

Filipa César (Porto, Portugal, 1975) portugaldar artista da, zinemagilea eta fikziozko dokumentaletan interesa duen zinema zuzendaria.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cesar Berlinen bizi eta bertan lan egiten du. Portoko eta Lisboako Unibertsitatean ikasi zuen (1996-99), eta Municheko Arte Akademian (1999-2000). 2008an, Art in Context-en masterra egin zuen UDK-n ( Berlingo Arte Unibertsitatea), eta Calouste Gulbenkian Fundazioaren beka jaso zuen.

Bere lehen film luzea Spell Reel izan zen, Ginea Bissaun 1964 eta 1980 artean filmatua, Luta Ca Caba Inda-ren parte zena, "zinema militantean" oinarrituta.[2] Proiektuak iraun zuen sei urteetan Berlin Arsenalen laguntza jaso zuen. Erakunde hau zinema esperimentalean aritzen da eta Alemaniako Cinetecarekin loturik dago, baita Parisko Jeu de Paume, Londreseko Showroom, ZDB eta Lisboako Gulbenkian Fundazioarekin ere.[3]

Césarrek, besteak beste, 2003ko Istanbulgo 8. Bienalean erakutsi zuen; Kunsthalle Vienan, 2004an; Serralves museoan, 2005ean; Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian, 2005ean; CAG - Gallery of Contemporary Art-en, Vancouver-en 2006an; Tate Modernen 2007an; San Galo Museoan, 2007an; Pragako Arte Garaikidearen Nazioarteko Hirurtekoan, 2008an; San Frantziskoko SF MOMAn 2009an; Veneziako Arkitekturako XII. Bienalean; 2010eko São Pauloko 29. Bienalean ; Cartagenako Manifesta 8n, 2010ean. Donostiako Tabakaleran, 2020an.[4][5]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cuba (2013)
  • Conakry (2013)
  • Mined Soil (2015)
  • Transmisssion from the Liberated Zones (2016)
  • Spell Reel (2017)
  • Sunstone (2017)

Instalazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • F for fake (2005)
  • Rapport (2007)
  • Le Passeur (2008)
  • The Four Chambered Heart (2009)
  • Memograma (2010)
  • Criolo Quântico (2019)
  • Kotoiaren Algoritmoak (2020)[4]

Sariak eta bereizketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Nazioarteko Zinemaldia[6]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2017 [7] Zabaltegi-Tabakalera Saria-Aipamen Berezia Spell Reel Irabazlea

2010ean, César BES Argazki Sariaren seigarren edizioaren irabazlea izan zen, Memogramarekin, Rainer Werner Fassbinder zuzendari alemaniarraren antzezlan baten bi film eta argazki sorta biltzen zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Manifesta 8 :: Filipa César» www.murciaturistica.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  2. «Festival de San Sebastián» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  3. «Escola das Artes - Universidade Católica Portuguesa» artes.porto.ucp.pt (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).[Betiko hautsitako esteka]
  4. a b Mazkiaran, Jone Rubio. «Begirada deskolonizatuz» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
  5. «Filipa César. Kotoiaren algoritmoak» www.tabakalera.eus 2019-09-04 (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  6. «Filipa César | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  7. Palmarés de la 65 edición del Festival de San Sebastián, 2017

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]