Rainer Werner Fassbinder

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Rainer Werner Fassbinder
PER51895 061.jpg
Bizitza
Jaiotza Bad Wörishofen1945eko maiatzaren 31
Herrialdea American Occupation Zone
Trizone
Bizone
 Mendebaldeko Alemania
Bizilekua Bavaria
Heriotza Munich1982ko ekainaren 10a (37 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua
Barbiturikoa
pozoitzea)
Familia
Ama Liselotte Eder
Ezkontidea(k) Juliane Lorenz
Ingrid Caven  (1970eko abuztuak 26 -  1972ko irailak 27)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
ingelesa
Lanbidea
Lanbidea gidoilaria, antzerkigilea, zinema zuzendaria, aktorea, film-muntatzailea, telebista zuzendaria, argazki-zuzendaria, zinema ekoizlea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Bertolt Brecht
Mugimendua New German Cinema
Izengoitia(k) Franz Walsch
Genero artistikoa New German Cinema
IMDb nm0001202
http://www.rainer-fassbinder.net

Rainer Werner Fassbinder (Bad Wörishofen, Bavaria, Alemania, 1945eko maiatzaren 31 - Munich, Alemania, 1982ko ekainaren 10a) alemaniar idazlea eta antzerki- eta zinema-zuzendaria izan zen. Azken urteotako Alemaniako zinema-zuzendari garrantzi handienetako bat da Fassbinder.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamasei urte zituela eskola utzi, eta abangoardiako antzerki-taldeetan hasi zen lanean. Langile nekaezina zen, eta antzerki-molde guztiz berriak plazaratu zituen, Goethe, Sofokles eta beste klasiko batzuk landu zituen arren.

1969. urtean egin zuen bere lehen filma (Liebe ist Kälter als der tod, Heriotza baino hotzagoa da maitasuna). Gai politiko-sozialekin batera, giza zapalkuntzaren zirrikitu guztiak miatu zituen bere lanetan.

Bere buruaz beste egin zuen 1982an, bere drogazaletasunak eta ustezko homosexualitateak piztu zuten eztabaida handi baten ondoren.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film nagusiak: Katzelmacher (1969, Bavarian lanean ari ziren atzerriko langileen egoeraz), Die bitteren Tänen der Petra von Kant (1972, Petra von Kanten malko mingotsak, giza harremanetan nagusitzen den indarkeriaz), In einem Jahr mit 13 Monden (1978, 13 ilargiko urtean, sexu-aldaketaz damuturiko transexual baten alegoria). Guztiz harrera ona izan zuen Fassbinderrek gerra ondoko Alemaniaz egin zuen trilogia: Die Ehe der Maria Braun (1979, Maria Braunen ezkontza, ezkontzaren ironiaz), Lola (1981, Aingeru Urdinaren elezaharrari buruzkoa), Veronika Voss (1982, Veronika Voss, Sybille Schmitz aktoresaren bizitzaz).

1980. urtean, telebistarako egokitu zuen Alfred Döblinen Berlin Alexanderplatz eleberria.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rainer Werner Fassbinder Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]