Filipa Gonçalves

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Filipa Gonçalves
Bizitza
Jaiotza Lisboa1980ko apirilaren  2a (39 urte)
Herrialdea  Portugal
Jarduerak
Jarduerak modeloa

Filipa Gonçalves (Lisboa, Portugal, 1980ko apirilaren 2a) portugaldar modelo eta aktorea da. 2010ean Portugalgo ILGA Elkarteak «Ortzadar saria» eman zion genero-nortasunaren araberako bazterkeriaren aurka egindako lana eskertuz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gonçalves Nené futbolari ohiaren eta Iriaren alaba da. 3 urterekin psikologoen eta psikiatrenenera zihoan genero-disforia zela-eta. 16 urte zituenean trantsizio-prozesua hasi zuen eta 1999an, 18 urterekin, sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten.

1999az geroztik modelo lanetan dabil. Aktore gisa Camilo e Filho (2000) telesailean antzeztu du.