Filipe I.a Borgoinakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Filipe I.a Borgoinakoa
PhilippeRouvre.jpg
Bizitza
Jaiotza Rouvres-en-Plaine1346ko abuztuaren  5a
Heriotza 1361eko azaroaren  21a (15 urte)
Hobiratze lekua Cîteauxko abadia
Heriotza modua berezko heriotza: izurri bubonikoa
Familia
Aita Philip of Burgundy
Ama Joan I, Countess of Auvergne
Ezkontidea(k) Margarita III.a Flandriakoa
Anai-arrebak
Leinua House of Burgundy Itzuli
Jarduerak
Jarduerak monarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

Filipe I.a Borgoinakoa (Rouvres-en-Plaine, 1346 - Rouvres-en-Plaine, 1361eko azaroaren 21), Filipe Rouvreskoa ere deitua, Borgoinako dukea izan zen 1349-1361 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipe I.a, Auverniako kondearen hil ondoko semea izan zen. 1349an, aitatxi Oto IV.a Borgoinakoa hil ostean, Borgoinako dukerria oinordetu zuen; Borgoina eta Artoisko konderriak, berriz, amatxi Joana III.a Borgoinakoarengandik jaso zituen, 1347an. Adingabea zenez gero, amak gobernatu zituen lurralde horiek, baina hura 1360an hil ondoren, Filipe adin nagusikotzat hartua izan zen[1]. 1361eko azaroaren 21ean hil zen, 15 urte zituela, izurriak jota.

Ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1357an ezkondu zen Margarita III.a Flandriakoarekin (1350-1405); berak 12 urte zituen eta Margaritak 7. Hiru urte geroago hil zen, ondorengorik gabe. Heriotzaren ondoren haren mendeko lurraldeak zatikatuak izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Philip I, Duke of Burgundy Encyclopædia Britannica global.britannica.com http://global.britannica.com/biography/Philip-I-duke-of-Burgundy. Noiz kontsultatua: 2016-03-16 .


Aurrekoa
Oto IV.a Borgoinakoa
Borgoinako dukea
1349-1361
Ondorengoa
Filipe II.a Borgoinakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe I.a Borgoinakoa Aldatu lotura Wikidatan