Edukira joan

Filipe II.a Borgoinakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Filipe II.a Borgoinakoa

Borgoinako dukea


Bretainiako gobernadorea

Bizitza
JaiotzaPontoise, 1342ko urtarrilaren 17a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaHalle (Belgika), 1404ko apirilaren 27a (62 urte)
Hobiratze lekuaChampmol (en) Itzuli
Sint-Martinusbasiliek (en) Itzuli 
Familia
AitaJoanes II.a Frantziakoa
AmaBonne de Luxembourg
Ezkontidea(k)Margarita III.a Flandriakoa  (1369ko ekainaren 19a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Valois-Burgundy (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEhun Urteko Gerra

Find a Grave: 12407831 Edit the value on Wikidata

Filipe II.a Borgoinakoa (Pontoise, 1342ko urtarrilaren 17a - Halle, Hainauteko konderria, 1404ko apirilaren 27a), izengoitiz Filipe Ausarta (frantsesez: Philippe le Hardi, nederlanderaz: Filips de Stoute), Borgoinako dukea izan zen 1363-1404 bitartean. 1369an Margarita III.a Flandriakoarekin ezkondu zenez gero, Flandria (1369–1404), Rethel (1369–1393), Nevers (1369–1385) eta Borgoinako (1369–1404) kondea ere izan zen, jure uxoris.

Frantziako errege Joan II.aren eta Bona Bohemiakoaren semea zen. 1356an, 14 urte zituela, suharki borrokatu zen aitaren ondoan Poitiersko guduan; hori zela eta, Ausarta (frantsesez: Le Hardi) izengoitia eman zioten. Gudu horretan ingelesek aita-semeak preso hartu eta Ingalaterrara eraman zituzten; 1360an itzuli ziren Frantziara, bahisaria ordaindu ondoan[1].

1363an aitak Borgoinako duke izendatu zuen. 1369ko ekainaren 19an, Margarita Flandriako konderriko oinordekoarekin ezkondu zen Ganten. 1384an, Luis II.a Flandriakoa hil ostean, Flandria eta Franche-Comtéko konde bilakatu zen, emaztearen eskubidez. Garai hartan, ehun merkataritzari esker, Flandria eskualde aberatsa zen; Margarita eta Filiperen agintaldiak oparotasuna areagotu zuen[1].

1380-1388 bitartean, Karlos VI.a ilobaren adingabetasuna zela eta, Frantziako erregeordea izan zen. Karlos VI.a 1392an erotu zenetik aurrera, Filipe izan zen Frantziako agintari birtuala. Borgoina Europako indar independente bihurtu nahian, Frantziako baliabideak Borgoinaren interesen mesedetan erabili zituen. Emaztea eta biek liburutegi bikaina eratu zuten, musikari, artista eta eskulangileak babestu eta ikuskizun zein zaldun gudu ikusgarriak antolatu zituzten[2].

Ezkontza eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipe 1369ko ekainaren 19an ezkondu zen Margarita III.a Flandriakoarekin[1]. 10 seme-alaba izan zituzten, baina 7 bakarrik iritsi ziren heldutasunera:

  • Joan Beldur Gabea (1361-1419), Borgoinako dukerria oinordetu zuena.
  • Margarita (1374-1441)
  • Katalina (1378-1426)
  • Bona (1379-1399)
  • Maria (1380-1428)
  • Antonio (1384-1415)
  • Filipe (1389-1415)

Heriotza eta ehorzketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1404ko apirilaren 27an hil zen, Hallen, Bruselatik hurbil, 62 urte zituela. Haren ondorengoek jarraitu zuten Borgoina handiagotzen eta Europako gorterik bikainena eratzen[2].

Filiperen gorpuari barrunbeak eta bihotza kendu zizkioten, erlikia bezala gordetzeko; lehenak Saint-Martin basilikan (Hal, Belgika) gorde zituzten, bihotza Saint-Denis basilikan, Parisen. Gorputzarentzat hilobi bikain bat diseinau zuen Claus Sluterrek, eta hori Champmol monasterioan ezarri zuten, Dijonen. Gaur egunean hilobia Dijongo Arte Ederren Museoan dago. Hilobi hori izan zen inspirazioetako bat Karlos III.a Nafarroakoaren eta Leonor Trastamarakoaren hilobia egiteko Iruñean: bere forma orokorrak eta erostarien irudiek perimetroan erakusten duten bezala.[3]

Filipe Ausartaren hilobia ezkerrean, eta haren eragina nabarmen erakusten duen Iruñekoa ondoan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 Cavendish, Richard. Philip the Bold becomes Duke of Burgundy. historytoday.com (kontsulta data: 2016-03-11).
  2. 1 2 Cavendish, Richard. Death of Philip the Bold of Burgundy. historytoday.com (kontsulta data: 2016-03-11).
  3. (Ingelesez) Fernández-Ladreda Aguadé, Clara. (2016-05-25). «Johan Lome and court sculpture in the times of Charles III and Blanca» Chair of Heritage and Art in Navarre (kontsulta data: 2025-06-15).