Edukira joan

Filipe II.a (Nafarroako mariskala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Filipe II.a (Nafarroako mariskala)

Nafarroako mariskal

1471 - 1480
Petri I.a (Nafarroako mariskala) - Petri Nafarroakoa
Bizitza
JaiotzaTafalla, 
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaZarrakaztelu, 1480
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaPetri I.a (Nafarroako mariskala)
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakNafarroako Gerra Zibila

Filipe Nafarroa-Peraltakoa (?-Zarrakaztelu, 1480) nafar militarra eta Nafarroako Erresumako 6. mariskala izan zen[1]. Gerra Zibilean Nafarroako armadaren eta agaramontarren buruzagia izan zen.

Filiperen gurasoak Petri Nafarroa-Peralta, Nafarroako 5. mariskala, eta Ines Enrikez Lakarra izan ziren[1]. Ez dakigu ez noiz ez non jaio zen; Tafallan seguruenik, bertan baitzuen oinetxea. Badakigu, ordea, zein girotan: tradizio luzeko elkarrekiko etsaigo giroan, Nafarroa-Peralta eta Beaumont etxeen artekoan.

Artean gaztea zela, 1471n, beaumontarrek, Filipe Beaumontekoak hain zuzen ere, haren aita hil zuten Iruñeko Kontuen Ganberako patioan. Filipe seme nagusiak jaso zuen mariskal kargua, baina bera ere aita bezala hil zen 1480an, Luis III.a Beaumontekoa Leringo konde eta Nafarroako kondestableak zuzendutako beaumontarren segada batean Olibako monasteriotik gertu. Ondorengo izan zuen Petri II.a, anaia.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Sánchez-Marco, Carlos. Casa de los Navarra. in: Historia medieval del Reyno de Navarra. Lebrelblanco.com.
  2. Serrano Izko, Bixente. (2011-10-02). «Pedro II.a mariskala: Nafarroari leial hiltzeraino» Argia (2292). Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziapean argitaratua

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Petri I.a Nafarroakoa

Nafarroako mariskal
Filipe II.a Nafarroakoa

1471-1480
Ondorengoa
Petri II.a Nafarroakoa