Beaumontar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Beaumontarrak[1] Beaumont antzinako nafar leinuaren jarraitzaileak ziren.

Nafarroako Karlos III.ak leinua sortu zuen sasiko familiarekin. Beaumontarrek Nafarroa Behereko Luxa antzinago leinuarekin harremana zuten. Leringo kondeak bandoaren burua izan ziren. Bere aurkari agaramontarrak borrokatu zituzten Nafarroako Gerra Zibilan. 1441 urtean Nafarroako Blanka I.a hil zenean, Aragoiko Joanes II.a "Usurpatzailea"k, koroa Karlos Bianako Printzea semeari eman ordez, berarentzat hartu zuen. Beaumontarrek Karlos Bianako Printzearen alde egin zuten.

Bai agaramontarrek, bai beaumontarrek Euskal Herriko mendebaldean aliatuak zituzten: agaramontarrek ganboatarrak zituzten, beaumontarrek berriz oinaztarrak.

1461an Karlos Bianako Printzea hil zenean, gerrak aurrera jarraitu zuen eta gauza bera egin zuen 1479an Aragoiko Joanes II.a hil zenean.

Beaumontarrek Gaztelako Koroa aliatu tradizionala zuten.

Gaztelako Erresumak Nafarroako Gerra Zibilaren aitzakiari esker eta beaumontarren laguntzarekin 1512an Nafarroa okupatu zuen. Beaumontarren laguntzak biziki erraztu zuen okupazioa. Agaramontarrek berriz errepresioa jasan zuten.

Nafarroako okupazioa aitziesanez beteta zegoen: alde batetik, Gaztelako Erresumako Elisabet I.a hil zenean agaramontarrek Gaztelan erregeorde zen Aragoiko Fernando II.aren alde egin zuten; bestetik, Nafarroako Erresumarentzat aragoitar erregea nahi zutenak ondoren nafar burujabetzaren aldeko ekintzaile sutsuen izan ziren. Gainera, Aragoiko Fernando II.ak, berez Aragoiko errege izanik, Nafarroa Gaztelako Erresumari eman zion.

1513an, jadanik gaztelar agintepean zeudela, Nafarroako Gorteetan Gaztelaren aldeko militar handi askori egin zitzaion sarrera, eta Aragoiko Fernando II.a errege bihurtu zutenean Nafar Gorteetan soilik beaumontarren ordezkariak baino ez zeuden.

Ziur asko, Nafarroako gaztelar okupazioa soilik beaumondar buruzagiek zuten gogoko. Horrela izanik, 1521an agaramontarrek, frantsez aliatuen laguntzaz, hirugarrenekoz Nafarroako Erresuma askatzen saiatu zirenean beaumondarren laguntza bizia ukan zuten. Hala, Iruñea eta beste zenbait beaumondar lurralde matxinatu ziren. Nafarrek Nafarroa osoa askatzea erdietsi zuten baina Noaingo guduan hispaniarek berriro Erresuma harrapatu zuten. Orduz gero eta 1524 arte nafarrek erresistentzia gune txikiago batzu baino ezin izan zituzten garatu, Amaiurko Gaztelua edo Hondarribiako gudua bezala.

Gaztelako Erresumak Nafarroako seigarren merindadea ere harrapatu zuen baina 1528an Hispaniako Karlos I.ak ofizialki uko egin zion Nafarroa Beherea okupatzeari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusi, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]