Finantza-matematika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Finantza-matematika, batzuetan matematika finantzarioa eta finantza eragiketen matematika ere deitua, interesen mendean diruaren balioa denboran eta finantza-merkatuetarako eredu eta kalkulu matematikoak aztertzen dituen matematikaren arlo aplikatua da. Aseguruak aztertzen dituen matematika aktuarialak finantza-matematikaren metodoak erabiltzen ditu bete prozedura askotan.

Diruaren balioa denboran aztertzeko, finantz-legeak definitu eta aztertu egiten ditu, kapitalizazio sinple eta konposatua besteak beste eta horiek aplikatzen diren egoerak aztertzen ditu, hala nola errentak, maileguak eta abar. Beste alde batetik, finantza-merkatuetako balorazioak eta bilakaerak ere aztertzen ditu, merkatu horietako zorizko izaera dela eta horretarako probabilitate-teoria eta kalkulu estokastikoa erabiliz.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiliburuetan liburu bat dago honi buruz:
Finantza matematika: ariketak