Firebug

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Firebug Firefox nabigatzailearen gehigarri bat da. Oso erabilgarria da web garatzaile eta maketatzaileentzat. Gehigarri honek hainbat utilitate du edozein web orria, “inline” eta bat-bateko moduan editatu, aztertu eta kudeatzeko. Horrela, web orri edo aplikazio baten DOM egitura, CSS, HTML eta JavaScript kodea modu erraz eta azkar batean aztertu eta aldatzeko aukera ematen du nabigatzailean bertan, inolako kanpo aplikazio baten beharrik gabe.

Lehenengo bertsioa 2006ko Otsailaren 12an argitaratu zuten (0.2 bertsioa). Handik hona, eguneraketa ugari eman da, eta, azkenik, 1.0 bertsioa 2007 urtean argitaratu zen.

Firebug Jow Hewitt-ek sortu zuen. Azken bertsioa BSD lizentziapean argitaratu zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Firebug Aldatu lotura Wikidatan