Firouzeh Khosrovani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Firouzeh Khosrovani

Bizitza
JaiotzaTeheran, 1971 (52/53 urte)
Herrialdea Iran
Hezkuntza
HeziketaBrera Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria

IMDB: nm4268161 Allocine: 540749
Instagram: fkhosrovani Edit the value on Wikidata

Firouzeh Khosravani (Teheran, Iran, 1971) Irango film-zuzendari dokumentalgilea eta gidoilaria da.[1] 2020an Khosravani-k film dokumental onenaren eta artxiboen erabilera sortzaile onenaren sariak irabazi zituen Amsterdameko Nazioarteko Zine Dokumentalaren Jaialdiko dokumentalagatik. 2023an Soriako mujerDOC generoari buruzko nazioarteko zinemaldian film luze onenaren saria.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko ikasketak egin ondoren, Italiara joan zen Arte ikasketak jarraitzera Accademia di Belle Arti di Brera delakora. 2002 gradua lortu ondoren, Iranera itzuli zen Kazetaritza masterra burutzeko. Gaur egun Teheran eta Erroma artean bizi da.

Khosravani 2008ko abuztuaren 8an atxilotu zuten, 30 Khordadeko protesten 40. biktimen oroimenean, beste hainbat zinemagilerekin batera, Beheshten "presidentetzarako hauteskundeen ondoren hildakoen hilobietan loreak jartzeagatik". Ordu batzuen buruan askatu zuten.

Filmografia ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an bere lehen filma egin zuen Life Train izenekoa, Bameko lurrikararen ondoren traumatizatuta gelditu ziren umeak jolasaren bidez artatzeko egiten den lanari buruzko dokumental bat.

2008an Rough Cut (Corte preliminar) egin zuen. Bartzelonako Centre de Cultura Contemporànian (CCCB) proiektatu zuten 2009ko Films de Dones/Emakumeen filmak izeneko zikloaren barruan. Egileak benetako gertaera bat kontatzen du: Iraneko emakumeentzako jantzi-dendetako eskaparateek beldurra ematen dute. Horrelaxe dio El Periodiko elkarrizketa baten: "Saltzaileek bularrak, besoak eta buruaren zatiak moztu behar dituzte, agintarien aginduz: botere politikoak bizitza pribatuaren detaile guztiak kontrolatu nahi ditu". [3]

2014an Fest of Duty (Beloaren ospakizuna) lehen eskoletako erlijio-ospakizuna hain zuzen ere.[4] Dokumental horrek Irango bi neska neraberen jarraipena egiten du heldutasunera igarotzen diren bitartean, beloa jantzi zutenetik zortzi urte pasatu arte, eta erlijioak beren bizitzan esparru publikoan eta pribatuan duen eragina aztertzen du. Ohitura islamiarren arabera pubertaroaren hasiera gisa onartutako garaia da.[4]

2020an Familia baten erradiografia filma zuzendu zuen.[5] IDFA European awardsen dokumental luzeen lehen saria irabazi zuen Amsterdamen 2020 urtean,[6] baita Soriako mujerDOC generoari buruzko nazioarteko zinemaldian film luze onenaren saria ere 2023an.[2] Khosrovani familiaren azterketa sakona egiten du, erradiografiaren metafora erabiliz, Iraneko gatazken azterketa egiteko, 1979ko iraultzaren ondoren bizi ziren gatazkak birpasatuz.[5] Soriako epaimahiak hitz hauexekin arrazoitu zuen erabakia:

"Film ahaztezin bat da, goxoa alderdi guztietan. Musikaz ehundutako familiaren historia, aitaren eta amaren ahotsekin, Irango emakumeen bilakaera kolektiboa islatzen da urteetan zehar. Neska batek bere inguruan gertatzen denari buruz duen begiradaren gardentasunak, objektibotasunak eta ekidistantziak, ikusten duen eta harrapatzen duen maitasunak, mundu ezberdinen artean, konkistatu gaitu."

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2020an film dokumental onenaren eta artxiboen erabilera sortzaile onenaren sariak irabazi zituen Amsterdameko Nazioarteko Zine Dokumentalaren Jaialdiko dokumentalagatik.
  • 2023an Soriako mujerDOC generoari buruzko nazioarteko zinemaldian film luze onenaren saria.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Firouzeh Khosrovani» docsbarcelona.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  2. a b c (Gaztelaniaz) SoriaNoticias. (2023-03-12). «MujerDoc entrega los premios a las películas ganadoras de la VI Edición del Festival» sorianoticias.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  3. (Gaztelaniaz) SAVALLBARCELONA, CRISTINA. (2009-06-13). «Firouzeh Khosrovani: «En Irán persiguen el sexo para evitar los problemas reales»» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  4. a b (Gaztelaniaz) Fest of Duty (2014). (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  5. a b (Gaztelaniaz) Radiograph of a Family (2020). (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  6. (Ingelesez) Grater, Tom. (2020-11-26). «‘Radiograph Of A Family’ Wins Top Award At European Doc Fest IDFA» Deadline (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]