Teheran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Teheran
 Iran
North Tehran Towers.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Iran
Probintzia Teheran
Alkatea Mohammad Bagher Ghalibaf
Izen ofiziala تهران
Postakodea 730
Geografia
Koordenatuak 35° 42′ 00″ N, 51° 25′ 00″ E / 35.7°N,51.416666666667°E / 35.7; 51.416666666667Koordenatuak: 35° 42′ 00″ N, 51° 25′ 00″ E / 35.7°N,51.416666666667°E / 35.7; 51.416666666667
Teheran hemen kokatua: Iran
Teheran
Teheran
Teheran (Iran)
Azalera 1.274 km²
Altuera 900-1.830
Demografia
Biztanleria 8.154.051 bizt.
Metropolia 15.232.564 biztanle
Dentsitatea 11.886,37 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 021
Ordu eremua UTC+03:30 eta Iran Standard Time
Hiri senidetuak Minsk, Londres, Pekin, Kabul, Brasilia, Habana, Berlin, Bagdad, Kuwait, Jerusalem, Mosku, San Petersburgo, Khartum, Dushanbe, Caracas, Sana, Los Angeles, Seul, Pretoria, Pavlodar, Kinshasa, Manila eta Bangkok
http://www.tehran.ir/

Teheran[1][2] (persieraz تهران , Tehrān, tehˈɾɒːn ahoskatua) Irango eta Teheran probintziako hiriburua eta munduko hiririk handienetako bat da. Bertan 8 milioi lagun bizi dira, eta 15 milioi metropoli eremu osoan. Izan ere, Irango populazioaren %20 bizi da Hiri modernoa da, autobide eta industria askorekin. Hiru unibertsitate, aireportua eta 5 metro linea ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teheran Elburz mendilerroaren hegoaldeko magalean dago, 900 eta 1.830 metro arteko garaieran.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teheranek estepako klima hotza dauka, BSk Köppen klima sailkapenaren arabera.

Datu klimatikoak (Teheran, 1988-2005)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.4 19.0 23.8 33.6 33.6 37.8 38 37.4 35.6 31.2 23.0 19.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.4 3.6 8.6 15.3 22.6 29.0 31.5 32.9 26.4 20.5 6.1 4.0 16.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -18.4 -20.0 -8.0 -1.6 3.0 12.0 15.4 13.5 8.8 2.6 -5.2 -9.6 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7.7 -6.9 0.8 6.4 12.0 16.5 18.3 18.2 16.0 7.2 3.0 -3.3 6.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 100.5 160.7 170.7 90.7 39.7 6.0 4.2 3.2 3.4 16.5 41.3 66.3 703.2
Euri egunak (≥ 1 mm) 12.3 10.9 12.3 10.0 8.9 3.3 3.4 1.6 1.3 5.8 8.6 10.7 89.1
Elur egunak (≥ 1 mm) 12 11 4 0.5 0.1 0 0 0 0 0 1 8 36.6
Eguzki orduak 137.2 151.1 186.0 219.1 279.8 328.7 336.6 336.8 300.5 246.8 169.4 134.1 2826.1
Hezetasuna (%) 67 59 53 44 39 30 31 31 33 44 57 66 46.2
Iturria: [3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendeetan zehar, Persiako hiriburua zen Ray hiriaren aldiri txikia izan zen Teheran. 1220. urtean mongolek Ray suntsitu zutenean, Teheran hartu zuten bizilekutzat hiri hartako biztanle askok eta, hala, hiri bihurtu zen. 1788. urtean Agha Muhammad Khan-ek hiriburu bihurtu zuen, eta denborarekin Irango ekonomia eta kultura gune nagusi bilakatu zen.

1943. urtean Teherango Konferentzia egin zen hirian, Amerikako Estatu Batuetako, Erresuma Batuko eta Sobietar Batasuneko agintariak bildurik. Iranen burujabetasuna bermatzeko akordioak sinatu zituzten, besteak beste. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, hiria nabarmen hazi eta modernizatu zen, petrolioaren ustiapenak sortzen zituen mozkinei esker batez ere.

1980 aurreko urteetan barne arazo larriak izan ziren, eta herri matxinadak Mohammad Reza Pahlavi enperadorea kendu zuen aginpidetik. Hurrengo urteetan, Iran-Irak gerra zela eta, moteldu egin zen hiriko ekonomia hazkundea, demografia hazkundea gelditu gabe ordea, eta munduko hiririk handienetakoa bihurtu zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teheranen panoramika.

Teheranek garrantzi berezia du herrialdeko ekonomian. Bertan daude funtzionarioen %30 eta industriaren %45. Burdinbide batek lotzen du hiria Persiar golkoarekin, eta beste batek Kaspiar itsasoarekin. Komunikabide, merkataritza eta industria (burdingintza, mekanika industria, ehungintza, beiragintza, petrolio findegiak) gune garrantzitsua da.

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teheran Aldatu lotura Wikidatan