Flavita Banana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flavita Banana
Flavita Banana-caricatura.jpg
Bizitza
JaiotzaOviedo1987ko apirilaren 20a (35 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakumorista grafikoa, ilustratzailea eta komikigilea
Jasotako sariak
flavitabanana.com

Flavia Álvarez Pedrosa Pruvost, Flavita Banana (Oviedo, Asturias, 1987ko apirilaren 20a) bere izen artistikoagatik ezagunagoa, ilustratzaile, biñetista eta marrazkilari espainiarra da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flavita Banana Oviedon jaio zen, Asturiasen. Aita leondarra eta ama frantsesa zituen, oso gaztetan Caldes de Montbuira joan zen bizitzera (Bartzelonatik gertu dagoen herrira), eta ordutik Katalunian bizi da.[2]

Flavita Bananak Artea eta Diseinua eta Ilustrazioko Goi Zikloa ikasi zituen Massana Eskolan.[3][4]

Astero kolaboratu du SModa aldizkariarekin eta hilero honako hauekin: Orgullo y satisfacción, El Salto eta Mongolia. 2018an El País, La maleta de portbou eta Jodtown-ekin kolaboratzen hasi zen.[5]

2016an Curvy ilustratu zuen (Lumen, 2016) eta 2017an Las cosas del querer (Lumen, 2017) bere lehen liburua argitaratu zuen egile gisa. Honi urte berean jarraitu zion, Archivos estelares-ek (¡Alamba!, Astiberri Argit., 2017).[4]

Bere erreferenteak Quino edo Jean-Jacques Sempé, Serge Bloch, Chaval eta Claire Bretecher dira.[1]

Bere binetek, estilo propioko marrazkiarekin, maitasunaz, nahi izateaz eta harremanez hitz egiten dute, nahiz eta bere azken argitalpenetan beste gai sozial batzuk jorratzen dituen. Flavitak eguneroko egoera eztabaidagarriak azaltzen ditu zapore garratz, ziniko, umore-sen handia eta sentimentalismo-karga handiarekin.[6]

Erraz identifika daitekeen estiloa du: marra lodiko marrazkiak, xehetasun handirik gabeak, zuri-beltzean eta itxuraz sinpleak. Marrazki bat batzuetan testu txiki batekin eta beste batzuetan bakarrik.[1]

Bere binetek eta lanek estereotipoak suntsitzen saiatzen den mezu feminista transmititzen dute. Bere marrazkiekin gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko borroka berezia egiten du.[1]

Oso aktiboa da sare sozialetan. Berarentzat, sare sozialak bere argazki-albuma dira, egiten duena erakusteko erakusleiho bat eta bere lanaren artxibo eta kronologia moduko bat.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Curvy (Lumen, 2016).[7]
  • Las cosas del querer (Lumen, 2017).[8]
  • Archivos estelares (¡Caramba!, Astiberri Argit., 2017).[9]
  • Archivos cósmicos (¡Caramba!, Astiberri Argit., 2019).[10]
  • Archivos espæciales (¡Caramba!, Astiberri Argit., 2020).[11]
  • Las cosas del querer unos años después (Lumen, 2021).[12]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Umore Grafikoaren Saria 2017 Splash Sagunt-en eskutik. Cómic de la C.V. Jaialdia.[13]
  • Gat Perich Saria 2018.[14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Salas, Ana. (2017-03-23). «Flavita Banana o la ilustradora que se ríe de las cosas del querer | Placeres» S Moda EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
  2. (Gaztelaniaz) «Flavita Banana» humoristan.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
  3. «Miscelanea Artista: Flavita Banana» miscelanea.info (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
  4. a b Banana, Flavita. «Acerca de Flavia» Flavita Banana (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
  5. (Gaztelaniaz) «FLAVITA BANANA | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
  6. «Exposició Il·lustríssi+ Flavita Banana, A pèl @ Centre Cívic Urgell, Barcelona [de 1 a 14 de marzo»] web.archive.org 2018-03-11 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
  7. (Gaztelaniaz) «Curvy de D'lom, Covadonga / Banana, Flavita 978-84-264-0282-0» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
  8. (Gaztelaniaz) «Las Cosas Del Querer de Banana, Flavita 978-84-264-0352-0» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
  9. (Gaztelaniaz) «Archivos Estelares de Banana, Flavita 978-84-16880-35-5» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
  10. (Gaztelaniaz) «Archivos Cósmicos de Flavita Banana 978-84-17575-17-5» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
  11. (Gaztelaniaz) «FLAVITA BANANA | Archivos Espæciales» La Llama Store (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
  12. (Gaztelaniaz) «LAS COSAS DEL QUERER UNOS AÑOS DESPUES | FLAVITA BANANA | Casa del Libro» casadellibro 2020-10-27 (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
  13. https://www.tebeosfera.com/documentos/tebeosfera_premio_splash_sagunt_2018.html. .
  14. (Gaztelaniaz) «Premio Gat Perich para Flavita Banana, Judit Martín y ‘El Jueves’» La Vanguardia 2018-05-27 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018: El humor gráfico. Bederatzi umorista grafiko garaikideri egindako elkarrizketa luzeak biltzen dituen liburua. Diminuta argitaletxea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]