Florentzio Idoate Iragi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Florentzio Idoate Iragi
Bizitza
Jaiotza Orikain1912ko urriaren 27a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Iruñea2001eko urriaren 17a (88 urte)
Jarduerak
Jarduerak ikertzailea, irakaslea eta artxibozaina
Enplegatzailea(k) Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

Florentzio Idoate Iragi (Orikain, Ezkabarte, Nafarroa Garaia, 1912ko urriaren 27a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 2001eko urriaren 17a) artxibozaina eta historialaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaragozan egin zituen Historiako ikasketak. Nafarroako Artxibo Nagusian lan egin zuen 1947. urteaz geroztik. Espainiako Historia Akademiako kidea zen. Nafarroako historia-gaiak landu zituen, batez ere, bere artikulu eta liburuetan: Inventario de los bienes de la reina D.ª María, esposa de Pedro IV de Aragón (1947), Agotes en los valles de Roncal y Baztán (1948), Los gitanos en Navarra (1949), Brujería en la montaña de Navarra en el siglo XVI (1951), Rincones de la Historia de Navarra (1954-1966, hiru liburuki), Las fortificaciones de Pamplona a partir de la conquista de Navarra (1954), El Señorío de Sarría (1959), Catálogo documental de la Ciudad de Corella (1964), Documentos sobre agotes y grupos afines en Navarra (1973), La brujería en Navarra y sus documentos (1978), Catálogo del Archivo General de Navarra, Sección de Guerra (1978) eta Esfuerzo bélico de Navarra en el siglo XVI.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]