Ezkabarte

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ezkaba (argipena).

Ezkabarte

 Nafarroa Garaia

Ezkabarteko armarria

Izen ofiziala Ezcabarte
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Alkatea Pedro Maria Lezaun Espartza
(Ezkabartearen Alde Bizilagunak)
Herritarra ezkabartear
Koordenatuak 42°51′48″N 1°38′30″W / 42.86333°N 1.64167°W / 42.86333; -1.64167Koordenatuak: 42°51′48″N 1°38′30″W / 42.86333°N 1.64167°W / 42.86333; -1.64167

Maps of municipalities of Navarra Ezkabarte.JPG

Eremua 33,88 km2
Garaiera 452 m
Posta kodea 31194
Biztanleria 1.707 bizt. (2012)
Dentsitatea 50,38 bizt./km²
http://www.ezcabarte.es/

Ezkabarte[1] Nafarroako udalerria da, Iruñerriko eskualdean kokatzen da Iruñeko merindadean. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 1.707 biztanle zituen.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eman eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arre kontzejuko Trinitate eliza.

Ezkabarte Iruñerriko gune metropolitarraren iparraldean kokatzen da. Udalerriak Berriobeitirekin egiten du muga mendebaldean; Berriozar, Antsoain, Burlata, Atarrabia eta Uharterekin hegoaldean; Esteribarrekin ekialdean; eta Txulapain, Odieta eta Olaibarrekin iparraldean.

Ezkabarte ondoko herri hauek osatzen dute: Anotz, Arre, Azotz, Zildotz, Eusa, Ezkaba, Garrues, Makirriain, Orikain (herriburua), Orrio eta Sorauren. Aderizko jaurerria ere Ezkabarten dago.

1842ko erroldaren ostean sortu zen orain ezagutzen dugun udalerria; urte haietan Garrues (haranaren gehiengoa zena) eta Makirriain udalerri independente gisa agertzen dira baina 1857koan jadanik "Ezkabarte" izenpean agertzen da, gaur egun bezala.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken hamar urteetan biztanleria etengabe hazi da, 1996tik biztanleriak %40 egin du gora eraiki diren ehunka etxebizitza berrietara etorritako bizilagun berriak direla eta.

Biztanleriaren bilakaera
1998 1999 2000 2001 2001 2003 2004 2005 2006 2007
1.140 1.198 1.202 1.265 1.335 1.353 1.403 1.490 1.540 1.575

2008ko erroldaren arabera, 76 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,83 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Azpiegiturak eta garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Ezkabarten:

Linea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona4.GIF Barañain - Atarrabia - Arre 06:23 - 22:29 16 zerbitzu eguneko
TUCPamplona4.GIF Barañain - Atarrabia - Arre - Orikain 07:50 - 19:50 8 zerbitzu eguneko

La Burundesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka Ezkabarteko Sorauren kontzejuan. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez, bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbide hau egiten du:

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Arreko Independenteak (IA-AI) herritar taldeko Carola Gutiérrez Collazos aukeratu zuten alkate. Udaletxeko bederatzi zinegotzietatik hiru lortu zituen bere talde politikoak; hautetsi kopuru berarekin zerrendarik bozkatuena Agrupación Concejos de Ezkabarte izan zen baina AIk Ezkabartearen Alde Bizilagunak[2] (edo Vecinos por Ezcabarte, AIVE-EAB; 2 zinegotzi) taldearekin ituna sinatu zuen. Baliogabeko botoak 112 izan ziren (emandako guztien %12,38) eta boto zuriak hamabost (%1,89). Abstentzioa %28,00koa izan zen.

Ezkabarteko Udala-2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Concejos de Ezkabarte (ACE) 245 3
Arreko Independenteak (AI) 225 3
Ezkabartearen Alde Bizilagunak 165 2
Nafarroa Bai 143 1

2011n hauek izan ziren aurkeztutako zerrendak eta lortutako zinegotzi kopurua: Gutiérrez Collazos alkatea buru zen Agrupación Independientes de Ezcabarte-Ezkabarteko Independiente[3] (AIE, 3), Ezkabartearen Alde Bizilagunak (AIVE-EAB, 2), Bildu (2), NaBai 2011 (1) eta PSN (0). Bilduk eta NaBaik AIVE-EABko Pedro María Lezaun aukeratu zuten alkate[4].

Ezkabarteko Udala-2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
AIE 275 3
AIVE-EAB 206 2
Bildu 184 2
NaBai 2011 178 1
PSN 44 0

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea 1962an eraiki zen eta errepidearen ertzean dago, Orikaingo kontzejuan. Bi solairu eta lau fatxada dauzka, eta fatxadetako batean, harria eta porlana nahasten dira. Antzinako udaletxea ere kontzeju berean izan zen, eta gaur egun, eraikinean etxebizitzak daude. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Irunerako errepidea, 13 (Orikain)

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Karola Gutiérrez Collazos Arreko Independenteak
2011- Pedro María Lezaun Espartza Ezkabartearen Alde Bizilagunak

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ezkabarte
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa