Edukira joan

Nafarroako Artxibo Nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafarroako Artxibo Nagusia
Datuak
Izen laburraAGN
Motaartxiboa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteNafarroako errege-erreginen jauregia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1836
AurrekoakNafarroako jauregia eta Nafarroako Comptos Ganbera (egoitza)
webgune ofiziala

Nafarroako Artxibo Nagusia, ofizialki Nafarroako Errege Artxibo Nagusia deitua, siglaz NEAN,[1] Nafarroa Garaiko artxibo historiko nagusia da.[2]

1836ko errege-agindu baten ondorioz artxiboa sortu zuten. Agindu horrek Diputazioaren esku utzi zuen Kontuen Ganberaren artxiboaren kudeaketa, eta José Yanguas Miranda izan zen lehen artxibozaina. 1863an Yanguas hil ondoren, erakundea Diputazioko idazkarien ardurapera pasa zen.[3]

1896an artxiboa Nafarroako jauregiaren ondoko eraikinera lekualdatu zuten. Honek artxiboaren jarduera erabat suspertu zuen, batez ere, bi ikertzaileei esker: Iturralde Suit eta Arturo Kanpion.[3]

1981etik aurrera artxiboa Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentuaren ardurapean dago, Rafael Moneo tuterar arkitektoak 2003an zaharberritutako Nafarroako Erregeen Jauregian du egoitza.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]