Fogo-Fátuo
Fogo-Fátuo | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | Fogo-Fátuo |
Jatorrizko hizkuntza | portugesa |
Jatorrizko herrialdea | Portugal eta Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika-filma |
Iraupena | 67 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | João Pedro Rodrigues (en) |
Gidoigilea(k) | João Rui Guerra da Mata (en) |
Antzezlea(k) | |
Argazki-zuzendaria | Rui Poças (en) |
Historia | |
Nominazioak | |
Fogo-Fátuo (euskaraz: «sutxakur») 2022ko João Pedro Rodrigues portugaldar zinema zuzendariaren komedia erromantikoa da.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2069. urtea da. Gela ilun bateko ohean gizon bat dago, hilzorian. Haren ondoan, haur bat jostailuzko suhiltzaile kamioi batekin jolasten da. Ohe gainean, Jose Conrado Rozaren Mascarada nupcial margolana. Hilzorian dagoen gizona Alfredo da, Portugalgo erregea. Haurrak, Alfredoren biloba izan daitekeenak, ez dio kasu handirik egiten hiltzear den aitonari, eta jolas artean abesten hasiko da: 1980ko hamarkadako kanta portuges bat da, zuhaitzen laguntasunari buruzko umeen kanta bat. Abesti horrek eramango du Alfredo bere oroitzapenetara, eta istorioak 2011. urtera egingo du salto, Alfredo printze zen garaira. Gazte inozenteak, zuhaitzekiko maitasunak bultzatuta, eta klima aldaketak eta baso suteek kezkaturik, gurasoei (Portugalgo errege-erreginak) adieraziko die suhiltzaile izan nahi duela. Amak brometan ari dela uste du, baita suhiltzaile boluntarioen zuzendariak ere, baina Alfredok bide hori hautatu du, eta aurrera egin nahi du erabakiarekin. Bertan ezagutuko du Afonso irakaslea, eta topaketak hasiera emango dio elkarren arteko maitasun istorioari.[1]
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mauro Costa: Alfredo
- Joel Branco: Alfredo (agurea)
- André Cabral: Afonso
- Oceano Cruz: Afonso (agurea)
- Margarida Vila-Nova: Teresa
- Miguel Loureiro: Eduardo
- Dinis Vila-Nova: Sebastião
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Suhiltzaile izan nahi zuen printzea» Berria 2023-03-25 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |